New Activity
Play Quiz
1. 
Zertaz elikatu zen, nagusiki, gizakia 2.000.000 urteetan zehar?
A.
Algez.
B.
Belar eta hostoez.
C.
Ehiza, arrantza eta fruituez.
2. 
XV. mendean sagardo asko egiten zen baserrietan. Zertarako?
A.
Itsasgizon eta baso, meategi nahiz burdinoletako langileentzat.
B.
Herriko jaietarako
C.
Agintarientzat: alkateak, apaizak, medikuak, etab.
3. 
Zergatik esaten da nekazaritza ia garai berean sortu zela mundu osoan?
A.
Urte berean sortu zelako mundu osoan.
B.
Gaizki esanda dago. 100.000 urtetan zehar sortu zen mundu osoan.
C.
Ehiza eta fruituen bilketan emaniko 2.000.000 urteekin alderatuz, 6.000 urtetan soilik zabaldu zelako nekazaritza.
4. 
Nekazaritzan, zertarako erabiltzen zen kisulabeetan lorturiko karea?
A.
Baratzetako belar txarrak erretzeko.
B.
Ez zen nekazaritzan erabiltzen, karea baserriak zuritzeko soilik erabiltzen zen.
C.
Baratzeko lurren azidotasuna jaitsi eta arto ekoizpen handiagoa lortzeko.
5. 
Zer eragin izan zuen garai hartako gizaterian nekazaritzaren sorrerak?
A.
Sedentarioak egin eta lehenengo herriak sortu ziren.
B.
Ehiza utzi eta barazkiez soilik elikatzen hasi ziren.
C.
Nekazaritzak ez zuen inongo aldaketa sakonik ekarri.
6. 
Gure egutegiaren izenak oso lotuak daude nekazaritzarekin. Zer esan nahi du Uztaila hitzak?
A.
Lurra landatu gabe uzteko hila.
B.
Landareak usteltzen diren hila.
C.
Uzta biltzeko hila.
7. 
Nongoa da, jatorriz, tomatea?
A.
Bertako produktua da.
B.
Asiakoa, Zetaren ibilbidea probestuz ekarri zen.
C.
Ameriketakoa, patata bezala.
8. 
Nola dakigu Euskal Herrian nekazaritza duela 6.000 urte inguru sortu zela?
A.
Hala diolako Martin Txikiren kondairak.
B.
Gezurra da, Euskal Herrian duela 2000 urte sortu zen nekazaritza.
C.
Herriko Barra, Kobaederra eta antzerako aztarnategietan aurkitu diren aztarna arkeologikoei esker besteen artean.
9. 
Euskal herriko joko eta kirol gehienak baserriko bizi modu gogorrarekin loturik daude. Hauetako zein EZ dago nekazaritzarekin loturik?
A.
Arku-tiroa.
B.
Lasto-fardelen altxatzea.
C.
Arto lokotxak biltzea.
D.
Aizkolaritza.
10. 
Aintzina laia erabiltzen zen lurra goldatzeko. Zein da?
A.
B.
C.