New Activity
Play Crossword Puzzle
1 Izakiak honelakoak dira (Jainkoa izan ezik) . Ez dute tinkotasunik ez eta iraupenik ere. Kontingenteak dira. Badira eta ez dira aldi berean. Heriotzara zuzenduta daude ezegonkorrak direlako. Ezerezatik sortuak, daukaten izatea Jainkoarengandik jaso dute. Aldatu eta usteldu egiten dira, ez perfektoak direlako . ( Gogoratu Platonen mundu sentikorreko objektuen ezaugarriak)
2 errealitatea bikoitza dela baieztatzen du. Materiazko eta ez-materiazko substantzien existentzia baieztatzen dute; monistek ordea, ez dute errealitate bat baizik onartzen.
3 Materia gabeko izakia
4 Jainkoa honelako izakia da. Bere existentzia ez da arrazonamenduz frogatzen. Arima fededunarentzat frogatua dago. Arima gai da Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke bere existentziarik gabe. Egia existitzen denez eta Jainkoa bere funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
5 Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna adierazten du. Bere kontrakoa hobena da, hau da, era desegokian( gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera. Zuhurtasuna, Sendotasuna, Neurritasuna eta Zuzentasuna
6 Nahasterik eza da, grekeraz. Zuhurtasunaren praktikak ematen duen arimaren lasaitasuna,. Epikureismo eta Estoizismoarentzat hau jartzen dute jakintsuaren helburu bezala bizimodu zoriontsua lortu ahal izateko
7 Sorkari guztien sortzailea.Betierekoa, Orojakilea, Ahalguztiduna, Perfekzio guztien jabea. Agustinek Egiarekin berdintzen du. Fedeaz ezagutu daiteke, barnerapen prozesu bati Esker. Izaki absolutoa da. Perfekzio guztien jabea dena. Gizakiaren kreatzailea denez bere baitan argi iraunkor bat jarri du, gizakiak bere kreatzailea nor izan den ezagutu dezan. Berarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna bera baita benetako Egia.
8 Jainkoaren legea haustea. Jainkoaren esana ez betetzea da. Jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiego maitatzean datza
9 Hiru motatakoa da: morala ( Bekatua). metafisikoa ( Inperfekzioa), Fisikoa ( Mina). Ez da erreala, ongia eza baizik. Ez da izate bat, izatearen akatsa baizik. Izatearen ustelkeria da. Gizakiak honela jokatu dezake Jainkoak libre sortu duelako, hau da bere ekintzen erantzulea. Librea denez bere eskuetan dago ondo edo honela jokatzea. Egin duenaren arabera epaitua izango baita
10 Substanzia izpirituala ezerezatik sortua Jainkoaren borondade kreatzailearengatik. Hilezkorra da eta bertan kokatzen da gizakiaren ahalmen intelektual guztiak. Gizakiaren barruko intimidadea da, Jainkoa ezagutu dezakeena . Materiazko gorputza suspertzen duen printzipio inmateriala da. Bizitza printzipioa da ete bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez bera ezin da hil. Berak gorputza piztu, zaindu eta gobernatzen du . Izan ere berari esker bihurtzen da materia gorputz bizidun eta eratua. Materialismoak bere existentzia ukatzen du, existitzen den oro materiaduna da eta.
11 Sinesmena. Sinesten ez bada ezinezkoa da ulertzea. Berak eman behar du lehenengo pausoa, gero arrazoia. Beraz arrazoia soila edo bakarra ez da nahikoa giza bizitzaren arazoa konpontzeko, ez bait da iristen Jainkoari eta gizakiari dagozkien egietaraino. Erlijio oro misterioz beteta dago. Jainkoarengana sinesmenaren bidez heltzen da gizakia; gero, Jainkoarenganako sinesmen hori ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzen da.
5
10
7
6
11
2
3
4
9
1