New Activity
Play Fill in the Blanks Game
DEBEKUAK DEBEKUEN ONDOTIK

Debeku garaiak bizi ditugun sasoi honetan , ez da erraza gai honetaz berotu gabe mintzatzea ; ____________________ ____________________ , dena da debeku orain : tabernetan erretzea ( haurrak inguruan daudenean edo bestela ) , kalean txiza egitea , gauez oihukatzea , kale edana egitea ? Pozik egongo dira agintariak hainbeste debeku jarrita , baina kale - umeok zer egin behar dugu ? Drogen aitzakiarekin , beste horrenbeste ; zeure kontsumorakoa edukitzen uzten dizute , baina jendaurrean , kalean , txirri bat eskuetan harrapatzen bazaituzte , zureak egin du !


Cannabisak duen sona , ____________________ ____________________ , ez da horren txarra , droga biguntzat hartzen baitute eta kalte handiegirik sortzen ez . Tabakoarekin edo alkoholarekin parekatzen da , gehienetan ; gainera , cannabisa eta haren eratorriak legeztatzearen aldekoak dira hainbat talde , osasun kontuak tarteko , hainbat gaixori mesede egiten diolakoan .

Herbeheretan gertatzen dena ere marka da , gero ! Kaleetan ezin da erre ez tabakorik ez bestelakorik ; Coffee Shopetan , ____________________ , kanutoa erre dezakezu . ____________________ ____________________ , tabakorik gabe , alajaina ! Ez ote dio ganbarari askoz kalte handiagoa egingo belarrak , tabakorik nahastu gabe erreta ? Lagun batek kontatu zidan behin horietako batetik atera zela eta halakoa zuen itsua , ezen ez zekien non zegoen ere !

____________________ ____________________ , osasuna jartzen dute aitzakia bai cannabisaren aldekoek zein kontrakoek gai honen aitzinean . Aldekoek diotenez , arteriosklerosi anitza dutenei , kimioterapia eman dietenei eta beste zenbait arazori aurre egiteko ezin hobea da . Aurkakoen ustez , ____________________ , gaitz larria eragiten dio burmuinari , ____________________ ____________________ artean helduak ez direnei , nerabeei bereziki ; ____________________ , hori omen da bestelako drogak hartzen hasteko bidea , gogorragoak , ____________________ .


____________________ ____________________ , ez naiz hasiko zeinek duen arrazoi esaten , batzuen zein besteen argudioek nahiko pisua daukatelako . Ez ditut gaitzetsiko ez batak ez besteak . Baina utz gaitzatela agintariek bakean , zer nahi dugun eta zer komeni zaigun jakiteko adinera heldu garenok ez baitugu paternalismo merkerik behar , ____________________ ____________________ , debekurik .

Ai ene ! Zer goxo dagoen erretzen ari naizen ? zera hau !