Froggy Jumps NIETZSCHE-ren proiektu filosofikoaOnline version Nietzsche filosofoaren ideia garrantzitsuenei buruzko jolasa. by Asier Zugadi Bengoa 1 Alderdi apolineoa... a Harmonia, neurria eta orekaren adirezgarria da. b Alde irrazionala adierazten du. c Apolo jainkoa omentzen duen ideia bat da. 2 Alderdi dionisiakoa... a Dioniso jainkoaren kontrako pentsamendua da. b Alde irrazional eta bizipoza adierazten du. c Sokratesen maieutikaren bitartez lor daiteke. 3 Nietzsche-k Sokratesen hasitako bidea kritikatzen du... a Bere pentsamenduak eta arrazoiak moralitaren sorrera ekarri zuelako. b Maieutika gorrotatzen duelako. c Pentsalari greko guztien kontra dagoelako. 4 Hauetariko zein liburu EZ zuen idatzi Nietzschek? a Ecce Homo. b Horrela mintzatu zen Zaratustra. c Metodoaren diskurtsoa. 5 Nietzsche 4 kritika sakon egin zizkion existentziaren ikuskera kristauari. Hauetariko zein ez da horietariko bat? a Kristautasunak gizakiaren irudi ahula eta indargabea goresten du. b Jesu Kristo gurutziltzatuaren irudiak inpaktu lar handia eragiten du guregan. c Haratago dagoen mundu batekiko itxaropen faltsuak eskaintzen ditu. 6 Bitalismoak... a Bizitza bere oinarri materiala gainditzen duen errealitate independente gisa hartzen du. b Tabula rasa kontzeptuaren inguruko hausnarketa sakona da. c Bizitzan zerk daukan garrantzia azpimarratzen duen teoria da. 7 Zer nolako motako zientzia aldarrikatzen du Nietzschek? a Zeintzia tradizioanala. Antzinako grezian egiten zuten bezala. b Zientzia modu serioago baten egin behar dela aldarrikatu zuen. c "Zientzia alaia". Ohiko zorroztasuna eta seriotasuna alde batera utzita. 8 Esaldi hauetatiko zein ez da Nietzscherena? a "Ni dinamita naiz". b "Hil da jainkoa". c Gizakia, animalia politikoa da". 9 Zientzia alaiaren ideiaren bitartez zerbait azaldu nahi digu Nietzschek... a Ordura arteko metafisika eta erlijiotik askatu behar garela. b Inoiz ez garela osorik askatuko erlijioaren dominaziotik. c Zientziak ez daukala inongo zerikusirik moral eta etika kontuetan. 10 Nihilismoak bi ikuspegi ditu. Hauetako zein ez da erantzun zuzena? a Ikuspegi negatiboa: Nihilismoarekin desagertzen dira bizitzan itogarriak diren balioa. b Ikuspegi positiboa: lehengo baloreak bazter batera utzita gizakiak balore berriak eraiki ditzake. c Ikuspegi positiboa: aurreiritziak edukitzea garrantzitsua dela balore berriak eraikitzen jarraitzeko 11 Zer ideiarekin lotzen da argazkia? a Nietzschek bizitzan zehar eduki zuen osasun onarekin. b Supergizakia. c 12 Gameluak... a Legea eta idealen zama du bere gainean. b Azkenean egarriak jota hilko da. c Basamortuaren moralitatearen erregea da. 13 Lehoiak eraiki lezake moral berri bat? a Ez dauka ezer berria sortzen ahalmenik. b Bere ausardiaren bitartez sortu lezake moral berri bat. c Ez. Zama lar handiegia darama gainean. 14 Etengabeko itzuleraren ideia... a Denboraren garrantziaz hitz egiten digu. b Iraganeko gertaeren errepikatzeari buruzko teoria bat da. c Moralari eta denborari buruzko ikuskerak daude. 15 Etengabeko itzuleraren teorian... a Supergizakiak denbora bera aldatu dezakeela esaten da. b Kritika bat egiten da denboraren kontzepzio linealari. c Denborak zentzurik ez daukala adierazten da. 16 Umea bilakatzen denean lehoia... a Sortzea eta esperimentatzea du gustoko. b Ez da ezertaz fidatzen. c Ez dauka inolako espiritu kritikorik erlijioarekiko. 17 Umea edo haurraren figurak a Moral berri baten hasiera dakar non pixkanaka supergizakia sortzen hasten den. b Ez dauka inolako zerikusirik supergizakiarekin. c Ezin da erlijioaren pisuaren kontra jarri oraindik umea delako.