INFORMAZIOAOnline version
by SAMANIEGO IKASTETXEA
AURKIBIDEA
1. KOKAPENA
2. MUGAK
3. AZALERA ETA POPULAZIOA
4. PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK
5. HIZKUNTZA
6. ERLIEBEA
7. IBAIAK
8. KLIMA
9. LANDARETZA
KOKAPENA
Euskal Herria Europako Hego Mendebaldean aurkitzen da, Espaina eta Frantziako estatuetan banaturik.
Zazpi probintzia ditu: Araba , Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa Espaina estatuan eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa Frantzi estatuan.
MUGAK
Iparra aldetik Kantauri itsasoa eta Landak; ekialdetik Aragoi; hegoaldetik Errioxa eta mendebaldetik Kantabria eta Gaztela.
AZALERA ETA POPULAZIOA
Euskal Herriak 20.947km2-ko azalera du; erdia inguru Nafarroak hartzen du. 3.100.000 biztanle inguru ditu.
PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK
GIPUZKOA.......Donostia
BIZKAIA...........Bilbo
ARABA.............Vitoria-Gasteiz
NAFARROA......Iruñea
LAPURDI..........Baiona
NAFARROA BEHERA.........Donibane Garazi
ZUBEROA..........Maule
GURE HIZKUNTZA
Euskara Europako hizkuntza zaharrenetarikoa da.
Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an ospatzen da, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna.
ERLIEBEA
Erliebe mapari begiratuta hiru eremu bereiz daitezke:
KOSTALDEA: Kantauri itsasoak bustiten du. Hainbat itsaslabar daude, hala nola Zumaiakoa eta Sopelakoa. Baita hondartza, itsasadar, badia, lurmutur eta uhartetxoak ere.
MENDIAK: Lurralde osoan daude. Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Errege Mahaia da. 2.000 metrotik gorako beste mendi aipagarria, Orhi da. Araba eta Nafarroako hegoaldean, Kantauriar mendilerroaren dago. Bertan, Toloño eta Kodes mendiak daude.Bi mendilerro garrantzitsu hoien artean Euskal Mendiak daude: Aralar, Aizkorri eta Urbasa mendilerroak eta Gorbeia beste batzuen artean.
ORDOKIAK (LAUTADAK): Euskal Herrian eremu lau eta zelaiak ere baditugu. Hala nola, Arabako Lautada, Arabako Errioxa. Nafarroan Ebroko Sakogunea eta Nafarroako erribera .
IBAIAK
Ibaia ur gezako korronte iraunkorra da.
Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen ditugu:- Ipar edo kantauri isurialdea: hemengo ibaiak Kantauri itsasora doaz.
- Hego edo Mediterraneo aldeko isurialdea: hemengo ibaiak Ebro ibaira doaz eta ondoren Mediterraneora.
MAPA
KLIMA