EHUNEKOAKOnline version
by IZASKUN TELLERIA
1
Auzo batean 400 familia bizi dira, eta % 75ek etxearen hipoteka ordaint- zen dute. Zenbat familiak dute hipoteka?
2
Arrantza-ontzi batek bi tona arrain harrapatu ditu. Horietatik % 35 legat- za da. Zenbat kilo legatz darama ontziak?
3
Bankuak eskaintza hau egin dit: 4 000 euroko urtebeterako ezarpena egi- ten badut, % 4,5eko interesa emango dit. Zer irabazi lortuko nuke?
4
Bidaia-agentzia batek udarako eskaintza bat atera du, luxuzko itsasontzi batean bidaiatzeko. Lehenengo astean 156 leku saldu ditu, hau da, % 30. Zen- bat leku daude bidaian?
5
Lehen 60 € balio zituen bideojoko bat 48 €-an erosi dut. Zer deskontu egin didate?
6
Handizkako saltzaile batek 5 000 kg muxika erosi du; muxikak sailkatu eta txikizka saltzeko ontziratu ditu. Sailkatu dituenean % 15 baztertu badu, zenbat kilo geratu zaizkio saltzeko?
7
% 15 merkeago saltzen den alkandora bat 34 €-an erosi dut. Zenbat balio zuen alkandorak lehen?
8
Nire ikasgelan 30 gara, % 40 mutilak, eta % 60, neskak. Zenbat neska eta zenbat mutil daude gelan?
9
Kaxa batean lau dozena bonboi daude, eta % 25 zilarrezko paperean dago bilduta. Zenbat bonboi daude bilduta?
10