New Activity
Play Unscramble Words Game
1. Lan bat azkar eta presaka egin eta irakasleari erakutsi ondoren ez al dizu honek inoiz esan? Baina zer da hau? Ez dut ezer ulertzen. Egizu dena berriz eta gero etorri. Horra zer dioen esaera zaharrak azkar eta presaka egindako lanei buruz.
Lan alferra lan lasterra
2. Gezurrarekin ez dagoela urrutiegi joaterik esan nahi da esaera honetan; gezurretan dabilena, alegia, uste baino lehen harrapatzen dutela askotan:
Gezurrak hanka du motza
3. Oinez, igerian, hizketan, irakurtzen, soinu jotzen eta beste mila gauza ikasi behar izaten dira. Ezagutzen al duzu inor jaio orduko korrika hasi denik?
da ikasia Inor ez jaiotzen
4. Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla esan nahi da; etxe barruko eztabaida eta haserreen berri kanpoan zabaldu gabe. Konparazio baten bidez adierazten digu hori esaera zahar honek:
Etxeko etxeko hautsez behar da estali sua
5. Gertatzen zaizkigun gorabehera, ezbehar eta zailtasunen aurrean ez dugula etsi behar adierazi nahi da esaera honen bidez. Beti aurrera egin behar dugula:
hagin gogorrari Ogi zorrotza
6. Elkarren arteko gorrotoa adierazteko erabili ohi da atsotitz hau.
ona ikusi ezin eta elkar Bista
7. Zerbait egin nahi, eta hasieran ez duzu ondo egiten. Lagunak, laguna bada behintzat, esaten dizu: Lasai, saiatu zaitez eta ez ahaztu hau:
Eroriz ikasten oinez da
8. Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du. Egin ezazu proba ea esaera hau egia den:
gaueko Goizeko iturri laino gorri
9. Ikerri bere bizikletan buelta bat egiten uzteko eskatzen badiozu, beti gauza bera erantzungo dizu: "Eeeez! Zeuk ere erosi". Baina edozein egunetan ikusiko duzu Iker beste lagunen baten bizikletan ibiltzen. Hau baita Ikerren legea:
zurea gure nire Nirea eta
10. Lagunartean pozik gaudenean konturatu gabe joaten zaigu denbora:
orduak labur Adiskide onekin