New Activity
Play Unscramble Words Game
1. Gustuko lanak ez du nekerik. Gizon batek esaten dit: Nola jarduten zara zeregin horretan, ez dizu ezer ematen eta. Beraz esaten du ez didala dirurik ematen, baina niri poza ematen dit. Ematen denean... ematen duenak jasotzen du gehien...
Gustuko lekuan, ez aldaparik
2. Horrek dena dakiela uste du, baina ezer gutxi daki. Ez daki dakienak ez duela zertan jardun une oro badakielako erakusten. Jakintsua asko ikasi eta gero iritsi omen zen jakitera ez zekiela ezer. Dakienak badaki, ez dakienak baleki...bai ederki!
jakintsu ikasia, Gutxi beti
3. Ez baduzu errekara erori nahi ez hurbildu erreka ertzera. Ez baduzu istilurik nahi ez sartu besteren auzian:
soka duenak ez aditu nahi, ez mugitu Kanpaia dezala
4. Gizakiari ere antzeko zerbait gertatzen zaio askotan: kanpo-eder, barren-huts izan ohi dela: azalekoa zaindu eta mamiari, barrenari, erreparatu ere ez:
eta handi, Tximist gutxi euri
5. Alferrik da pasatako trena harrapatzen ahalegintzea. Igarotako urak ez dizu errotarik mugituko
eta pasa Ura egin, presa gero
6. Askotan gertatu ohi da mundu honetan: lapurrik handienak lapur deituko dizu, gezurtirik handienak gezurti. Lapurrak eta gezurtiak hala uste baitute: denak berak bezalakoxeak direla:
Zozoak beleari ipurbeltz
7. Horrek hitz asko, baina lan gutxi. Asko egiten duenak ez du astirik izaten egiten duela esaten ibiltzeko, hitz egin besterik egiten ez duenak, berriz, denbora du denetarako, baita gezurrak asmatzeko ere.
hozkaria nekez, Zakur zaunkaria
8. Negarrez ezean ez dago titirik. Askotan, lortu nahi dena eskuratzeko, modurik onena eskatzea izaten da:
du ez dagoenaren, jakiten inork Isilik berririk
9. Xabier Leteren kantu batek halaxe dio: handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio duen, jarrai zure bidetik, hobe da horrela, gauza denen gainetik, haizea bezala:
egotea balio Zenbat isilik duen
10. Dirua bitarteko huts duzun bitartean bidelagun ona izango duzu.Bitarteko behar lukeena helburu bihurtzen baduzu, akabo, horrexek galduko zaitu:
ona baina txarra, morroi Dirua nagusi