New Activity
Play Quiz
1. 
________________________ esker, gure inguruan eta gorputzean gertatzen dena igartzen dugu.
A.
Ikusmenari
B.
Usaimenari
C.
Erlazio Funtzioari
D.
Ikusmenari, Usaimenari eta entzumenari
2. 
Aukeratu ondorengoetatik orden egokia:
A.
Nerbio sistema - Errezeptoreak - Erantzuna - Mugimendua
B.
Estimulua - Erantzuna - Mugimendua
C.
Estimulua - Nerbio sistema -Errezeptoreak - Erantzuna
D.
Estimulua - Errezeptoreak - Nerbio sistema - Erantzuna
3. 
Nortzuk hartzen dute parte erlazio funtzioan?
A.
Zentzumen organoak eta nerbio sistema
B.
Zentzumen organoak, nerbio sistemak eta lokomozio aparatuak.
C.
Nerbio sistema eta lokomozio aparatua
D.
Lokomozio aparatua, nerbio sistema, muskulatura eta hezur sistema.
4. 
Errezeptoreek estimuluak jasotzen dituzte eta bi motatakoak izan daitezke:
A.
Borondatezkoak eta oharkabekoak
B.
Oharkabekoak eta barnekoak
C.
Kanpokoak eta barnekoak
D.
Borondatezkoak eta kanpokoak.
5. 
Nork/nortzuk prozesatzen dute jasotako informazioa?
A.
Nerbio sistemak
B.
Errezeptoreek
C.
Erantzunek
D.
Erreflexuek
6. 
Mugimiendu erreflexuak _______________________ taldean sartuko genituzke.
A.
borondatezko erantzunen
B.
kanpoko erantzunen
C.
barneko erantzunen
D.
oharkabeko erantzunen
7. 
Uzkurtu eta dilatatu egiten da begi ninira zenbat argi pasatzen den graduatzeko.
A.
Begi ninia
B.
Nerbio optikoa
C.
Kristalinoa
D.
Irisa
8. 
Pituitaria....
A.
Usaimenaren errezeptoreak dira
B.
Belarrian kokatuta dago
C.
Dastamen sentsazioak jasotzen ditu
D.
Larruazalaren geruza garrantzitsu bat da
9. 
Oreka zein zentzumenarekin erlazionatuta dago?
A.
Usaimenarekin
B.
Ikusmenarekin
C.
Ukimenarekin
D.
Entzumenarekin
10. 
Hurrengo esaldietatik zein EZ da zuzena?
A.
Hezurrak hiru motatakoak izan daitezke: Lauak (burukoak), luzeak (Humero edo femurra) edo laburrak (Atzamarrenak)
B.
Artikulazioak finkoak edo mugikorrak izan daitezke.
C.
Muskuluak eta hezurrak lotailuz lotuta daude.
D.
Eskeletoak babesa eta forma ematen dio gure porputzari.
11. 
Oharkabeko erantzunak ____________ sortzen dira.
A.
Bizkarrezur erraboilean
B.
Garunean
C.
Zerebeloan
D.
Burmuinean
12. 
Nerbio sistema periferikoa....
A.
zentzumenen organoetatik entzefaloraino eramaten dute informazioa.
B.
Gorputzean zehar dauden nerbioez osatuta dago.
C.
Informazioa jasotzen eta prozesatzen du.
D.
Entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatzen dute.
13. 
Zein ordenetan parte hartzen dute hurrengo atalak entzumenean?
A.
Soinua kanpo entzunbidetik kokleara doa, bibrazioak sortu eta hezurtxoetara pasatzen ditu, azkenik tinpanoak jaso dezan entzumen nerbioetara pasatuz.
B.
Soinua kanpo entzunbidetik entzumen nerbioetara doa, bibrazioak sortu eta tinpanotik pasa ondoren azkenik entzumen nerbioak jasoten dute.
C.
Soinua kanpo entzunbidetik tinpanora doa bibrazioak sortzeko. Hezurtxoek nabaritu eta gero kokleara pasatzen dira, azkenik entzumen nerbioek jaso dezaten.
D.
Kanpo belarritik soinua sartzen da, pituitariak bibrazioa sortu, hezurtxoek nabaritu eta barne belarrira igortzen ditu.
14. 
ZEin da esaldi zuzena?
A.
Epidermisa larruazalaren kanpo geruza da, hesi modukoa.
B.
Dermisa larruazalaren kanpo geruza da, hesi modukoa.
C.
Epidermisa larruazalaren barne geruza da.
D.
Epidermisean nerbio bukaerak daude sentsazioak jasotzeko.
15. 
Zein muskulu daude markatuta hurrengo irudian?
A.
1- Kuadrizepsa 2- Bularreko muskulua 3-Deltoidea 4-Abdominalak 5-Bizepsa
B.
1- Deltoidea 2- Bularreko muskulua 3- Kuadrizepsa 4-Abdominalak 5-Bizepsa
C.
1- Deltoidea 2- Bularreko muskulua 3-Bizepsa 4-Abdominalak 5-Kuadrizepsa
D.
1- Deltoidea 2- Bularreko muskulua 3-Bizepsa 4-Abdominalak 5-Tibia muskulua