New Activity
Play Quiz
1. 
Zer dela eta oparitu zion amak Katixari landare bat?
A.
Katixa etxe berrira aldatu zela-eta oparitu zion
B.
Oso landare erresistentea zela-eta oparitu zion.
C.
Katixari landareak asko gustatzen zitzaizkiolako oparitu zion.
2. 
2. Zer pentsatu zuen Katixak landarea hartzean? (zaindu gramatika)
A.
Gai ikusten zuela bere burua landarea zaintzeko eta landare horrek etxe berrian bizitza oparo eta zoriontsua izango zuela sentitu zuen.
B.
Ez zuela bere burua gai ikusten landarea zaintzeko eta landare horrek etxe berrian bizitza oparo eta zoriontsua izango ez zuela sentitu zuen.
C.
Gai ikusten zuen bere burua landarea zaintzeko eta landare horrek etxe berrian bizitza oparo eta zoriontsua izango zuen.
3. 
Zer jarri zuen Katixa Agirrek landarea zegoen tokian?
A.
Armairu bat.
B.
Sofa bat.
C.
Beste landare bat.
4. 
4. Zer dela eta hil zitzaion landarea Katixari?
A.
Lehenengo astean ondo zaindu bazuen ere, gero oso noizean behin ureztatzen zuelako eta leiho ondotik kendu zuelako.
B.
Gehiegi ureztatzen zuelako eta leiho ondotik kendu zuelako.
C.
Lehenengo astean ondo zaindu bazuen ere, gero oso noizean behin ureztatzen zuelako eta izkina argitsuegi batean kokatu zuelako.
5. 
Zer esan nahi du Katixak landarea zabor organikoaren ontzira botata bizitzaren zikloa bete zuela esaten duenean?
A.
landarearen bizitzaren zikloa amaitu zela ongarriari esker.
B.
Zabor organikoarekin ongarria egin ohi denez, hildako landarea berpiztuko dela.
C.
Zabor organikoarekin ongarria egin ohi denez, hildako landareak beste landare bati bizitza emateko balioko duela.
6. 
Zein da testuaren helburua?
A.
Bere amari landarea hil zaiola esatea.
B.
Animalien babeserako elkarteei bere jokabidearen berri ematea.
C.
Landarearena aitzakiatzat hartuta, gai sakonagoak jorratzea.