New Activity
Play Quiz
1. 
Patrizio protagonistak egin nahi duen bidaia ___________ da
A.
itsasontziz Amerikara zuzenean
B.
itsasontziz Plymoutera eta gero Amerikara
C.
zalgurdiz Ingalaterrara
D.
itsasontziz Baionatik Londresera
2. 
Osaba bezala, _______ izateko ikasketak egiteko Amerikara joan nahi du.
A.
osagilea
B.
tabernaria
C.
legegizona
D.
ostalaria
3. 
Mister Peacock-en bila, osabak esandako helbidera heltzen denean ________
A.
24.zenbakia ez da existitzen
B.
bulegorik ez dago
C.
hotel handi bat dago
D.
solairuan jatetxe-ostatu bat dago
4. 
Zoibecwza jaunak eman zion lana ________ zen
A.
agintzen zioten guztia egitea
B.
platerak eraman eta ekartzea
C.
sukaldean ontzi eta eltzeak garbitzea
D.
baratzean lagundu eta animaliak begiratzea
5. 
Zoibecwza jaunaren senide bat beste jatetxe baten jabea zen Londreseko beste auzo batean
A.
senidea: seme bakarra
B.
senidea: anaia txikia
C.
senidea: anaia bikia zen
D.
senidea: lehengusua
6. 
Nolakoak ziren bi jatetxeak zeuden auzoak?
A.
Islington: auzo zatarra, iluna, zikina, jendez gainezka Whitechapel: ederra, gas farolak zituen auzoa
B.
Aldrebes.
C.
Islington: auzo zatarra, iluna, zikina, jendez gainezka eta Whitechapel: ederra, gas farolak zituen auzoa
D.
Aldrebes.
7. 
Martha Tabram emagalduaren erailketa espantagarri eta beldurgarria, non?
A.
Zoibecwzaren tabernan, bertan
B.
Tabernatik nahiko gertu
C.
Islington auzoan
D.
Whitechapelen baina oso urruti
8. 
Jabea ez zegoenean, Zazpi Kanpai edo Seven Bells taberna zaintzen zuena _____ zen.
A.
mozkortia eta istilutsua
B.
langile eta arduraduna
C.
ona eta bihotz aratzekoa
D.
mozkortia baina bihotz onekoa
9. 
Emagalduei ordaintzeko ____________ erabil zitekeen:
A.
dirua bakarrik
B.
ron trago batera gonbidatzea
C.
dirua ez ezik alkoholarekin ere
D.
edozein motatako alkohola
10. 
Aaron izeneko langile bat tabernatik bota zuten________________
A.
lana txarto egiten zuelako
B.
askotan mozkortzen zelako
C.
tabernariarekin liskar handia izan zuelako
D.
hiltzailea zela pentsatzen zutelako
11. 
Patrizioren ustez, tabernako izena txarto ipinita zegoen, eta ________ hobeto zetorkion.
A.
Zazpi Kanpai
B.
Zazpi mundu
C.
Hamaika kanpai
D.
Hiru aldiz Zazpi mundu
12. 
Noren laguna egiten hasten da gure Patrizio?
A.
Mary Jane prostitutarena
B.
Karolyn Hankamotzarena
C.
Thomas tabernariarena
D.
Lech Gorriarena
13. 
Bigarren asasinatua aurkitu zutenean ….
A.
eztarria eta umetokia moztuta zeuzkan
B.
ospitalera eraman zuten bizirik zegoelako
C.
eztarria labankada zital batez moztuta zeukan, baina bizirik zegoen
D.
itota hil zen
14. 
Hirugarren emakumea hil zutenean, _________ batetik atera berria zen:
A.
ospitaletik
B.
erruki etxetik
C.
ostatutik
D.
hotel dotoretik
15. 
Annie Chapmani eztarria eta umetokia moztu eta erauzi zizkion eta baita behatzak erdi txikituta zeuzkan eraztunak kendu zizkiotelako, horregatik asasinoa(k) ___________
A.
medikua izan zitekeela
B.
medikua ez bazen ezagutza anatomikoak zeuzkala
C.
Harakina izan zitekeela
D.
odola edatea gustukoa zuela
16. 
Halako egun batean, Albisteen Estatu Agentziak jaso zuen gutun misteriotsu batean, Jack Destripatzaileak esaten zuen:
A.
hilketa gehiagorik ez zela egongo
B.
Hiru hilketa gehiago egongo zirela
C.
emakume gehiago hiltzeko irrikan zegoela
D.
gizonen bat ere hilko zuela
17. 
Gutuna agertu zenetik, hiltzailea (medikua eta) aberatsa zela pentsatzen zuen jendeak:
A.
erabiltzen zuen tresneriagatik
B.
eszenategian mahatsak uzten zituelako
C.
medikua zelako
D.
gutuna oso ondo idatzita zegoelako
18. 
Bigarren gutun batean, Jack Destripatzaileak emakume baten giltzurrun erdia bidaltzen dio Whitechapeleko Zaintza Komiteko presidenteari, zer egin zuen beste erdiarekin?
A.
emakumeari janarazi zion
B.
auzoko egunkariari bidali zion
C.
gorpuan utzi zuen
D.
frijitu eta jan egin zuen
19. 
D’Onston Stephenson medikuak, susmagarria denak, prentsan hilketei buruzko artikuluak idazten zituen eta oso ezaguna egin zen Whitechapeleko ospitale batean zegoela:
A.
hango medikua zelako
B.
bihotzeko gaixotasun bat zeukalako
C.
ingresa zezaten bere burua aurkeztu zuelako
D.
guztiz gezurra zen
20. 
Ukuiluan gurdia sartzera zihoanean, Elizabeth Strideren gorpua aurkitu zuen gizona alboko klubean sartu zen laguntza eskatzera; emakumeak eztarria moztuta zeukan baina kriminalak ez zuen betarik izan bere txikizioarekin aurrera jarraitzeko, ezkutatu behar izan zuelako, baina gero asasinoaren deskribapena zabaldu zen:
A.
marinelaren boneta eta jaka motza
B.
erizain jantzia
C.
marinelaren boneta
D.
mediku amantala
21. 
D’Onston Stephenson medikuak krimen horien egileak erritu masonekoei segitzen ziela idatzi zuen artikulu batean, hau guztia bazekiela_________ pentsatzen zuen jendeak.
A.
berak magia beltza praktikatzen omen zuelako
B.
bera ere masona zelako
C.
bera hiltzailea zelako
D.
hilketako eszenatokietan ikusi zuelako
22. 
Destripatzailea hilketa egiteko gurutzearen zeinua osatzen ari zela eta amaituta ez zegoenaren berria zabaldu zen:
A.
Falta zen puntua Londres erdian zegoen
B.
falta zen marra tabernan zegoen kalean
C.
Falta zen puntua Islingtonen zegoen
D.
falta zen marra Whitechapelen ez zegoen
23. 
Medikua zela eta erritu masoikoen kontuekin lotuta zurrumurrua gero eta handiagoa egiten zenean, egunkarietan …
A.
Sir William Gull Victoria erreginaren sendagile pertsonala zela hiltzailea
B.
D’Onston Stephenson medikua zela hiltzailea
C.
John Nichols, Whitechapeleko medikua zela hiltzailea
D.
Walter Sickert medikua zela hiltzailea
24. 
Susmagarri nagusia zen medikua ________ babestearren, edozein egiteko prest omen zegoen.
A.
Britainiar monarkia eta Whitechapeleko ospitalea
B.
Whitechapeleko ospitalea eta ordena masoikoa
C.
Britainiar monarkia eta ordena masoikoa
D.
Whitechapeleko ospitalea eta egunkaria
25. 
Hilabete batzuk lehenago Gull doktoreak bihotzekoak eman eta buruko erasoa izan zuelako eromena piztu zitzaion eta prostitutak hil, moztu eta txikitu behar zituela pentsatzen hasi zen…
A.
emagalduak zirelako
B.
bera gay zelako
C.
mozkortiak zirelako
D.
arerio zirelako
26. 
Eromenak Whitechapeleko prostitutak konspirazio bat egiten zutela sinestaraztera eraman zuen eta 72 urte zituela jakinda norbaiten laguntza zeukala zirudien.
A.
maiordomoarena
B.
gurdi-gidariarena
C.
beste pertsona batena
D.
biena
27. 
Prentsan agertzen ez zen susmagarri baten izena, Clarence Dukearena zen … zergatik?
A.
Victoria erreginaren biloba zelako
B.
Victoria erreginaren semea zelako
C.
Dukea zelako
D.
Dukea ez ezik Eskoziako printzea ere zelako
28. 
Zer esaten zen Clarence Dukeaz?
A.
Whitechapeleko hiltzaile krudela zela
B.
medikua eta aberatsa zela
C.
Whitechapeleko neska batekin zerbait zuela
D.
emagalduak gorrotatzen zituela
29. 
Victoria erreginaren ingurukoek zer egin zuten?
A.
Ama erail eta alaba umezurtz-etxe batean sartu zutela
B.
Ama ospitale psikiatriko batean giltzapetu eta alaba desagerrarazi zutela.
C.
Umea amari kendu eta erruki-etxe batean utzi zutela.
D.
Biak Amerikara joanarazi zutela.
30. 
Zertan zetzan emagalduen konspirazioa eta honek ekarri zuen ondorioa?
A.
Britainiar Erreginaren Etxeari xantaia egin ziotelako, prostitutak hil nahi izatea.
B.
Clarence Dukeari xantaia egin ziotelako, prostitutak hil nahi izatea.
C.
historia oso ezagutzen zuten emakume guztiak hil nahi izatea.
D.
konspirazioa sartuta zegoen auzoko jendea hil nahi izatea.