New Activity
Play Quiz
1. 
Lekaioarekin eta guzti ZALGURDI dotore batean zihoan dama eder batek eraman ninduen.
A.
bizikleta zahar
B.
auto
C.
zaldi-karro
D.
itsasuntzi
2. 
Londres deituriko hiriburu handira, eurek London deitzen dioten urbe ESKERGA horretara.
A.
moderno
B.
txiki
C.
polit
D.
erraldoi
3. 
Pertsona adinekoa, serioa baina zintzoa, langilea eta BIHOZBERA, horrelaxe omen zen gizona.
A.
bihotz txarrekoa
B.
bihotz onekoa
C.
bihotz gaixorik
D.
bihotz gabekoa
4. 
Jan ezak zerbait, gose TANKERA daukak eta. Sukaldariari eskatu eta hark emango dik mokaduren bat.
A.
gutxi
B.
handia
C.
usaina
D.
itxura
5. 
Botila bat atera zuen TIRADERATIK eta tragoxka luzea eman zion berriro aulkian eseri ondoren.
A.
kajoitik
B.
hozkailutik
C.
sukaldetik
D.
armairutik
6. 
Hirugarren ahateari hasi berria nintzen lumak ERAUZTEN.
A.
orrazten
B.
kentzen
C.
garbitzen
D.
tindatzen
7. 
Nire gauzak bildu eta berehalaxe nengoen prest, eta ni baino lehen Lech Gorria, horrek nirea baino fardel txikiagoa ATONDU baitzuen.
A.
ekarri
B.
eraman
C.
prestatu
D.
erosi
8. 
Gurpilen gainean jarrita eta zaldi OTZAN batek ahal zuen moduan arrastaka zeramana.
A.
sinple
B.
handi
C.
txiki
D.
itsusi
9. 
Jauna zalgurdi ziztrin hartan eserita zihoan bitartean, gu ALDAMENEAN gindoazen oinez.
A.
behean
B.
gainean
C.
barruan
D.
alboan
10. 
Jende ANDANAk ez baitzion kasurik ere egiten gure zaldi otzanaren ibilbideari.
A.
gehien
B.
gutxi
C.
mordo
D.
gutxien
11. 
Argi HITS ETA LARU batek erdi itzalpetan uzten zuen tabernaren zati handi bat.
A.
ahul eta hori
B.
forte eta gogor
C.
beltz
D.
koloredun
12. 
… hasten zen astapotro hura edan eta edan, eta laster batean ARRAS HORDITZEN zen.
A.
dena botaka
B.
apur bat mozkortzen
C.
guztiz mozkortzen
D.
guztiz goitika
13. 
Sartzera zihoan batekin TALKA EGIN zuen eta bera eta emakumea muturrez aurrera jausi ziren.
A.
topo egin
B.
salto egin
C.
hitz egin
D.
zapaldu
14. 
Inoiz baino ron gehiago edan zuelako, GONBITALARRIA sartu zitzaion eta kalerantz joan zen ziztu bizian.
A.
negarlarria
B.
kakalarria
C.
txislarria
D.
okalarria
15. 
Thomas tabernariari buruan joka hasi zitzaion nonbaitetik hartutako PALATZAR batez.
A.
pala handi
B.
pistola
C.
pala txiki
D.
lanabes
16. 
Harrituta geratu nintzen, uste bainuen barkatu egingo ziola ERRIETA EGIN edota zigorra jarri ondoren.
A.
bronka bota
B.
jo
C.
salatu
D.
kale gorrian utzi
17. 
Guztion aurrean jasandako umilazioak zertxobait BERATU egin zuen haren bihotz gogorra.
A.
baretu
B.
gogortu
C.
bigundu
D.
apurtu
18. 
Horrela jausi zen Whitechapeleko auzo DEITORAGARRIra emagalduen ofizioaren konplitzera.
A.
interesgarri
B.
barregarri
C.
txalogarri
D.
negargarri
19. 
- Lasai, lasai, bakea behar dugu hemen – saiatzen zen beste bat istilua BARETZEN.
A.
ahazten
B.
lasaitzen
C.
orekatzen
D.
gogortzen
20. 
Egia baita mediku batek anatomiako EZAUPIDE handiak dauzkala.
A.
lagun
B.
esapide
C.
ezagun
D.
ezaguera
21. 
Seguru hiltzailea bere SARRASKIAri hasiera ematera zihoala juxtu Diemshutz patiora sartu zenean …
A.
festa
B.
triskantza
C.
ebakuntza
D.
denborapasa
22. 
ELDARNIOAK nozitzen zituelarik, eta burutik dezente hasi omen zen joaten.
A.
sukar-ametsak
B.
ajeak
C.
logurak
D.
amesgaiztoak