New Activity
Play Quiz
1. 
Likidoak:
A.
Fluidoak dira.
B.
Beti hartzen dute ontziaren forma.
C.
Barneko partikulak ez daude solidoenak bezain loturik eta horrexegatik konprimi daitezke.
2. 
Gasak:
A.
Bolumen finkoa daukate.
B.
Ez dira fluidoak.
C.
Ontziaren forma hartzen dute eta hedatzen dira.
3. 
Grabitatea
A.
Likidoek egindako indar bat da.
B.
Lurrak egindako indar bat da.
C.
Atmosferaren aireak egindako indarra da.
4. 
Uraren ezaugarri baten bidez, intsektu batzuk uraren gainean ibiltzeko gai dira. Ezaugarri hori deitzen da:
A.
Ur-mintza
B.
Gainazal-tentsioa
C.
Ur-tentsioa
5. 
Lastotxo batekin edaten dugunean
A.
Likidoa presio txikiko lekutik presio handiko lekura mugitzen da
B.
Aireak bultzatuta igotzen da ura
C.
Mingainak bultzatuta igotzen da likidoa
6. 
Irudian agertzen diren likidoak:
A.
Nahastuko dira denbora nahikoa itxaroten badugu
B.
Nahiz eta goilara batekin irabiatu, sei geruza agertuko dira berriro
C.
Ez dira nahasten, dentsitatearen arabera ordenatuta geratzen dira
7. 
Dentsitatea kalkulatzeko ekuazio hau erabiltzen da
A.
dentsitatea = masa / bolumena
B.
dentsitatea = pisua / bolumena
C.
dentsitatea = masa / azalera
8. 
Arrautza botilan sartzeko arrazoi nagusia hau da
A.
Oxigenoa bukatzen da eta barneko presioa jaisten da
B.
Poxpoloak piztuta dauden bitartean barneko airea hedatzen da beroagatik eta poxpoloak itzaltzen direnean airea hozten da eta konprimitzen da barneko presioa jaisten.
C.
Arrautza berotzen da eta biguntzen da
9. 
Sua itzaltzen denean
A.
Likidoa igotzen da edalontziaren barnean presio atmosferikoagatik
B.
Likidoa igotzen da edalontziaren barnean oxigenoa bukatzen delako
C.
Ez da ezer gertatzen
10. 
Irudian ikusten den kasuan
A.
Ura ez da erortzen gabitate-zero gune batean gaudelako
B.
Denborarekin uraren pisuak tapa askatuko du eta ura eroriko da
C.
Ura ez da erortzen presio atmosferikoagatik
11. 
Gorputz batek flotatzen duenean
A.
Gorputzaren dentsitatea likidoaren dentsitatea baino handiagoa da
B.
Gorputzaren dentsitatea eta likidoaren dentsitatea berdinak dira
C.
Gorputzaren dentsitatea likidoaren dentsitatea baino txikiagoa da
12. 
Gorputz batek flotatzeko, hau egin dezakegu:
A.
Gorputzaren bolumena handitu
B.
Gorputzaren bolumena txikitu
C.
Gorputzaren masa handitu
13. 
Presio atmosferikoa handiagoa da
A.
Donostian
B.
Everesteko tontorrean
C.
Bietan berdina da
14. 
Espazio hutsean, nola ikusten du ura astronauta batek?
A.
Esfera bat ikusten du
B.
Ontziaren arabera, horrela ikusiko du ura
15. 
Datu hauek kontuan hartuta
A.
Izotzak flotatzen du uretan
B.
Izotzak flotatzen du alkoholean
C.
Izotzak ez du flotatzen ez uretan ez alkoholetan
16. 
Edalontzi huts bat uretan ahoz behera sartzen badugu, zer gertatuko da?
A.
Uretan sartu bezain pronto, edalontzia urez beteko da
B.
Edalontzia ez dago hutsik eta ura ez da sartuko. Urak ezin du hartu jadanik aireak hartu duen lekua.
C.
Oso sakon sartzen badugu, ura sartuko da edalontzian
17. 
Presio atmosferikoa
A.
Lurraren indar grabitatoriak sortutako presioa da
B.
Atmosferako airearen pisuak sortzen duen presioa da
C.
Tona bateko harri batek egiten duen presioa da
18. 
Landareek likidoen ezaugarri hau erabiltzen dute elikatzeko
A.
Lurrunketa
B.
Gainazal-tentsioa
C.
Kapilaritatea
D.
Flotagarritasuna
19. 
Disoluzioaren osagaiak bereizteko metodo bat da
A.
Lurrunketa
B.
Gainazal-tentsioa
C.
Kapilaritatea
D.
Flotagarritasuna
20. 
Ur-molekula polarra da
A.
Bai Ipar-poloan bai Hego-poloan aurkitzen delako
B.
Esfera itxura hartzen duelako
C.
Hidrogenoaren aldean karga positiboa eta oxigenoaren aldean karga negatiboa daukalako
21. 
Itsaso hilan ibai batean baino hobeto flotatzen dugu
A.
Likidoaren dentsitatea handiagoa delako
B.
Gure gorputzaren dentsitatea txikiagoa delako
C.
Gainazal-tentsioagatik
22. 
Ura izozten denean
A.
Dentsitatea txikitzen da masa txikitzen delako
B.
Dentsitatea txikitzen da bolumena txikitzen delako
C.
Dentsitatea txikitzen da bolumena handitzen delako
23. 
Ozpina eta bikarbonatoa nahasten direnean
A.
Disoluzio bat sortzen da: ozpina disolbatzailea da eta bikarbonatoa solutua da
B.
Erreakzio kimiko bat gertazen da
C.
Disoluzio bat sortzen da: bikarbonatoa disolbatzailea da eta ozpina solutua da
24. 
Likidoek batzutan forma esferikoa hartzen dute
A.
Likidoaren molekula guztiek oreka bilatzen dute eta horretarako likidoak gainazalaren azalera txikiagotzeko joera naturala dauka
B.
Hau bakarrik gertatzen da ontzia esferikoa denean
25. 
Irudi hau kontzeptu honekin erlazionatuta dago
A.
Lurrunketa
B.
Gainazal-tentsioa
C.
Kapilaritatea
D.
Flotagarritasuna
26. 
Aireak
A.
Ez dauka ez masarik ez pisurik
B.
Gas bat denez, dentsitate handia dauka
C.
Hedatzen eta konprimitzen da
27. 
Atmosfera
A.
Planeta eta satelite guztiak inguratzen dituen gas geruza da
B.
Lurra inguratzen duen 10 km-ko aire geruza da
C.
Grabitatearen eragile nagusia da
28. 
Izozmendiek flotatzen dute
A.
Izotzak ura baino dentsitate txikiagoa daukalako
B.
Izotzak ura baino dentsitate handiagoa daukalako
C.
Izozmendiak itsasoan daudelako, eta itsasoko urak gatza dauka.