New Activity
Play Quiz
1. 
Gure WIFI saretik garatzen den legez kontrako edozein ekintza guri lotuta egongo da, eta beraz, salaketa izanez gero, arazotan murgilduta egon gintezke.
A.
Egia
B.
Gezurra
2. 
WIFI sare publiko batera konekta gaitezke lasai askoan, baldin eta gure bankuko webgunean erregistratzen ez bagara azken banku-mugimenduak ikusteko.
A.
Egia
B.
Gezurra
3. 
Litekeena da gu bezala WiFi sare publiko horretara konektatu den norbait gure komunikazioak zelatatzen aritzea.
A.
Egia
B.
Gezurra
4. 
WIFI sare batera konektatzeko eta erabiltzeko zifratze metodo bat baino gehiago erabil dezakegu. Ziurtatu behar dugu gure routerrak WPA2 metodoa konfiguratuta daukala, gaur egun eskuragarri dagoen seguruena baita.
A.
Egia
B.
Gezurra
5. 
Norbait gure routerrean sartu eta gure WIFI sarera konektatzen bada, legez ezin izango gara haren karpeta partekatuetan sartu.
A.
Egia
B.
Gezurra
6. 
WIFI sare publiko batera konektatzea arriskutsua da, baina bakar-bakarrik mahai gaineko ordenagailuetatik edo eramangarrietatik egiten bada. Smartphoneek eta tabletek ez dute inolako arriskurik.
A.
Egia
B.
Gezurra
7. 
Zure sarearen izena (SSID gisa ere ezaguna) ezkutatzea hutsik gabeko segurtasun-praktika da.
A.
Egia
B.
Gezurra
8. 
Beste norbait gure WIFI konexioa erabiltzen ari ote den jakiteko, haririk gabeko gure ekipamendu eta gailu guztiak itzal ditzakegu (Smartphonea, tabletak, etab.), eta routerraren argiek dir-dir egiten ote duten egiaztatu.
A.
Egia
B.
Gezurra
9. 
Erabiltzaile-izen batez eta pasahitz batez babestuta dauden WIFI sare publikoak seguruak dira. Autentifikazio-prozesu baten beharrik ez dutenak dira arriskutsuak.
A.
Egia
B.
Gezurra
10. 
Legez kontrakoa al da babestutako WiFi sare pribatu batera konektatzea jabearen baimen argirik gabe, webguneren bat bisitatzeko, sare sozialetako profilak kontsultatzeko edo mezu elektronikoak irakurtzeko bakarrik bada ere ?
A.
Egia
B.
Gezurra