New Activity
Play Quiz
1. 
Atomoak karga elektrikodun partikulaz osaturik daude, zergatik dira neutroak?
A.
Neutroiak dituztelako
B.
Elektroien eta neutroien kopurua berbera dutelako
C.
Elektroien eta protoien kopuru berbera dutelako
D.
Protoien eta neutroien kopuru berbera dutelako
2. 
Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi hartzen du. Zer karga hartzen du?
A.
Karga positiboa
B.
Karga negatiboa
C.
Karga neutroa
3. 
Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi galtzen du. Zer karga hartzen du?
A.
Karga positiboa
B.
Karga negatiboa
C.
Karga neutroa
4. 
Bohrren eredu atomikoa kuantizaturik dago. Zer esan nahi du horrek?
A.
Elektroiak nukleotik zenbait distantziatan dauden orbitetan soilik egon daitezkeela.
B.
Atomoaren azalean elektroiak biraka dabiltzala, nukleoaren edozein lekutan orbitak eginez.
C.
Atomo guztiek kanpo atal bat dutela eta elektroiak bi orbita eliptikotan dabiltzala biraka.
5. 
Atomo baten protoi kopurua hau da: Z = 6. 7 neutroi baditu, zein izango da haren masa-zenbakia (A)? Zenbat protoi ditu?
A.
A = 6 eta 7 protoi
B.
A = 13 eta 6 protoi
C.
A= 7 eta 13 protoi
D.
A = 7 eta 6 protoi
6. 
Zer dira isotopoak?
A.
Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko berbera baina masa-zenbaki desberdina dute.
B.
Elementu bereko atomoak dira, eta elektroi kopuru berbera baina protoi kopuru desberdina dute.
C.
Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko eta masa-zenbaki berberak dituzte.