New Activity
Play Quiz
1. 
1. Irudiko autoa 90 km/h-ko abiaduran doa errepide zuzen batean eta 45 m aurrerago dagoen txakurra bat korrika hasten da.Txakurrak norabide eta noranzko berdinean 36 km/h-ko abiaduraz korrika hasten da eta une horretan gidariak 5 m/s^2-ko azelerazioarekin frenatzen du. Semaforo gorria 250 m-tan baldin badago eta jatorria semaforoan ipinita badago: 1.a) Idatzi autoaren eta txakurraren posizioaren ekuazioak
A.
a) x(autoa)= 25t -2,5t^2 ; x txakurra= 45 + 10t
B.
b) x(autoa)= -250+25t -2,5t^2 ; x txakurra= -205 + 10t
C.
c) x(autoa)=-250+ 25t -5t^2 ; x txakurra=-205 + 10t
2. 
1.b) Autoak txakurra harrapatuko du semaforora iritsi baino lehen?
A.
a) Ez.
B.
b) Bai. t=8,2 s-tan eta posizioa x= -123 m denean
C.
c) Bai. t=2,2 s-tan eta posizioa x= -183 m denean
3. 
1. c) Suposa dezagun autoak aurreratzen duela txakurra eta ez duela harrapatzen. Zein iritsiko da lehena semaforora? Eta bestea non aurkituko da?
A.
1. a) Autoa 5 s-tan gelditu egiten da eta bere posizioa x(autoa)=-187,5 m da. Txakurrak 20,5 s beharko ditu semaforora iristeko.
B.
1. a) Autoa 5 s-tan gelditu egiten da eta bere posizioa x(autoa)=-26,5 m da. Txakurrak 10 s beharko ditu semaforora iristeko.
C.
1. a) Autoa 10 s-tan egongo da semaforoaren aurrean. Txakurrak 20,5 s beharko ditu semaforora iristeko.
4. 
2. Kirolari bat parke baten entrenatzen ari da, 6 m/s-ko abiadura konstantean lasterka. Kirolari honek aurrean 20 m-ra, abiadura, norabide eta noranzko beran lasterka egiten duen beste kirolari batek bere mp3a galdu duela ikusi du. Zer azelerazio beharko du atzekaldean dagoenak beste lasterkariari mp3a itzultzeko 10 s igaro baino lehen?
A.
a) a=1,6 ms^2
B.
b) a=0,8 ms^2
C.
c) a=0,4 ms^2