New Activity
Play Matching Pairs

Amaren esneak laktobaziloak ditu; horiek heste flora egokia garatzen laguntzen dute.

Amaren esneak antigorputzak ditu, eta horiei esker infekzioei aurrera hartzen zaie.

Konfiantza eta babes sentsazioa ematen ditu.

Erditze ondoko depresioa arintzen du.

Amaren eta haurraren arteko afektibitate lotura indartzen da.

Behi esneak ez dituen aminoazidoak ditu, haurraren garapenerako onuragarriak direnak.

Esnea espezie berarena denez, alergiak izateko arriskua murriztu egiten da.

Ez da esne formuletan gasturik egiten.

Erditu ondorengo hemorragiak izateko arriskua gutxitzen du.

Amaren esneko mantenugaiak errazago digeritzen dira.

Uteroari berriro berezko tamainara itzultzen laguntzen dio.

Amaren esnea beti dago tenperatura egokian.

Amaren esnearen konposizioa aldatu egiten da hartualdi bakoitzaren barruan.

Haurra hazten den heinean konposizioa aldatu egiten da.