New Activity
Play Fill in the Blanks Game
EUSKALDUNOK ETXE BERRIA IZANGO DUGU PARISEN
Berez , Euskal Etxe berria ez dago Parisen , ondo - ondoko hiri batean baizik . Saint Ouen hiriko Gabriel Peri etorbideko 59an dago .
Bazkideak oinarri , Euskal Etxearen jardueraren zutabeak hauek dira : aterpe ematea , kultur ekintzak
antolatzea eta zenbait euskal elkarteren topaleku izatea .
Zerbitzu garrantzitsua da . ____________________ ere , Parisen ostatu lortzea zaila eta garestia da . Euskal Etxean , bakarkako gelak 220 eta 300 euro artean ordaintzen dira hilero ; bikoak , ____________________ , 180 eta 240 euro artean . Antzeko gelak 650 euro ere ordaintzen dira Parisen .
Hala ere , egonaldia bederatzi hilabeteko ( hamar , gehienez ) epe baterako da soilik , gero iritsi daitezkeen lagunei tokia egite aldera . ____________________ , 31 logela izatea espero dute .
Horrekin ____________________ , 19 oheko «elkartasun aterpea» egin nahi dute , Parisera iristen diren euskaldunak
hiruzpalau egunez hartu ahal izateko .
Ekintza kulturalari lotuta , liburutegia eta Elgar aldizkaria dituzte , 1932 . urtean sortutakoa . Joan den
apirilean 500 . zenbakia kaleratu zuten . Aldiro , 1 . 050 ale argitaratzen dituzte .