New Activity
Play Quiz
1. 
Pilek metal toxiko asko izaten dituzte, besteak beste, beruna, merkurioa, kadmioa, zilarra edo litioa. Horregatik, beharrezkoa da metal horien birziklapen berezi bat egitea. Zer ondorio negatibo izan daitezke ez baditugu pilak birziklatzeko lekuetan uzten?
A.
Isurtzen bada edo lurperatzen badira, lurzorua eta ura kutsa dezakete.
B.
Errausten badira atmosfera kutsa dezakete.
C.
Isurtzen badira, gure elikadura-katera iritsi eta gure osasunean arazoak sor ditzakete.
D.
Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
2. 
Erabilitako olioa ez da harraskatik bota behar, kutsatzeko gaitasun altua baitu. Teknologia Industrialeko Institutu Nazionalaren (INTI) arabera, erabilitako olio-litro batek honako hau kutsatzen du:
A.
100 litro ur
B.
1.000 litro ur
C.
100.000 litro ur
3. 
Paper birziklatua erabiltzen denean, orea egiteko ur-kontsumoan aurreztu egiten da; baina zenbat?
A.
% 10
B.
% 60
C.
% 90
4. 
Freskagarri-lata bat zakarrontzira botatzen dugunean, honako honen baliokidea alferrik galtzen ari gara:
A.
Litro 1 gasolina.
B.
2,5 litro gasolina.
C.
5 litro gasolina.
5. 
Zer ezin dezakegu lortu pneumatikoen birziklatzearekin?
A.
Pneumatiko berriak
B.
Ehun-zuntzak
C.
Jostailuentzako goma
6. 
Disko optikoak (CDak eta DVDak) ezin dira birziklatu, polikarbonatoz osatuta baitaude.
A.
Egia
B.
Gezurra
7. 
Non utzi behar dira medikamentuak?
A.
Edukiontzi horian
B.
Farmazietan
C.
Anbulatorioetan
8. 
Non utzi behar da intsektizida baten ontzia?
A.
Edukiontzi horian
B.
Espraientzako edukiontzi espezifikoan
C.
Garbigunean
9. 
Linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, labeak, sukaldeak, garbigailuak…) ezin dira birziklatu.
A.
Egia
B.
Gezurra
10. 
Bonbilen beira, birziklatu ahal da?
A.
Bai
B.
Ez
11. 
Mugikorrek oso osagai kutsakorrak dituzte, besteak beste litioa, nikela eta kadmioa.
A.
Egia
B.
Gezurra