New Activity
Play Riddle
[Audio-pista]

Gizakion buruak gauzak asmatzeko / baditu zenbait dohain jainkoen antzeko.

[Audio-pista]

Zera honek balio du bidaiatzeko / gu geldirik gaudela urruti heltzeko.

[Audio-pista]

Gu mugitzen bagara mugitu ohi dena / geldirik gaudela ere mugi daitekeena.

[Audio-pista]

Hemen gaudela urrun joaten dakiena / ta mugitzen bagara hantxe dagoena.

[Audio-pista]

Ia edonork badu bat azken boladan / noranahi iristeko nahi den abiadan.

[Audio-pista]

Uhinak ekarri ta uhinak eraman / aldi berean hemen aldi berean han.

[Audio-pista]

Bere botoiak dauzka ta bere antena / esku bakar batean kabitu ahal dena.

[Audio-pista]

Berdin da momentua, berdin da problema / hitz egitea omen da garrantzitsuena.