New Activity
Play Quiz
1. 
Ongarrien gehiegizko erabilpenak sortzen duen kalteetako bat uren eutrofizazioa da. Zer da?
A.
Uretara, bizidunetzat toxikoak eta pozointsuak diren produktuak iristen dira.
B.
Ongarrien eraginez uraren tenperatura igo egiten da, bizidunak akabatuz.
C.
Urak ongarri gehiegi jasotzen ditu, algak neurri gabe hazten dira eta O2 guztia kontsumitzen dutenez, bizidunak hil egiten dira.
2. 
Aukeratu nekazaritza intentsiboak eragindako bi ingurumen arazo ohikoenak:
A.
Itxura eta kalitate kaxkarreko produktuak.
B.
Lurzoruaren gazitzea.
C.
Produktuen garestitzea.
D.
Lurzoruen higadura.
3. 
Nekazaritza ekologikoan baratza ekosistema gisa ulertzen da. Zer esan nahi du horrek?
A.
Barazki mota bakarra landatzen dela, etekin handiagoa lortzeko asmoz.
B.
Barazkien landaketa, lurzorua, fauna eta flora ahalik eta gutxien kaltetuz egiten dela.
C.
Baratza ez dela ureztatu behar, hobe da euria egin arte itxarotea.
4. 
Zer da landaketen txandaketa?
A.
Lursail berean, ziklo ezberdinetan, labore ezberdinak tartekatzean datza. Lurra agortzea eta izurriteak ekiditea lortzen da horrela.
B.
Toki berean beti labore berdina jartzea, baina 5 urtetik behin. Beste lau urtetan lurra atsenean uzten da.
C.
Gaixotasunak ekiditeko asmoz, baratzeko lurrak goldatzea.
5. 
Hiri hondakinak konpostatzea ongarri organikoa lortzeko modu egokia da. Hauetariko zein hondakin EZ dira erabili behar? Aukeratu bi:
A.
Detergente eta olio erabilia
B.
Arraultza azalak.
C.
Zigarro eta puruak.
D.
Paperezko ahozapiak.
6. 
Munduko hazi biltegi handiena Norvegian dago. Zertarako gordetzen dituzte haziak?
A.
Elikagai modura erabiltzen ditugun labore espezietako hazien bioaniztasuna bermatzeko.
B.
Nekazaritzan diharduten enpresa handiei saltzeko.
C.
Genetikoki eraldatuz eta hazi iraunkorragoak lortzeko.
7. 
Lurzoruan bizi diren izaki bizidun deskonposatzaileak zeregin garrantzitsua dute. Zeintzuk dira?
A.
Baratzan bizi diren intsektuak.
B.
Zizare eta barraskiloak.
C.
Ontto eta bakterioak.
8. 
Egia ote da azenario landaketa baten artean tipula landatzeak izurriteak eragozten dituela?
A.
Bai, tipularen usainak, azenarioa erasotzen duen eulia uxatzen du.
B.
Ez, kontrakoa gertatzen da, tipulak azenarioaren eulia erakartzen du.
C.
Ez, labore ezberdinak nahasteak ez du izurriterik eragozten.
9. 
Zer da "lugorria" (barbecho)?
A.
Lurra landatu gabe uztea, atseden hartu dezan.
B.
Patataren antzeko Ameriketako laborantza bat.
C.
Izurriteak ekiditeko asmoz, labore guztiak batera jartzea.
10. 
Zertarako erabiltzen da simaurra baratzetan?
A.
Hainbat zomorroen izurriteak akabatzeko.
B.
Lurra bigundu eta ur-xurgatzea hobetzeko.
C.
Lurrari elikagaiak eta mikroorganismoak emateko.