Sinonimoak elkartu.Online version Moly Moon 180.or Sartzearekin, atarte handira ematen zuen balustrada baten gorenen zeudela konturatu ziren. Haritzezko zurubi erraldoiaren barrenean, marmol betadunezko zorua hedatzen zen. Esan zitekeen kafea isuri zuela norbaitek lurrean. Inguruko gela batetik jazz musika entzuten zen. Eskailerak jaitsi ahala, Mollyk ezker-eskuin begiratu zuen, etxearen beste parte batzuetara ematen zuen atarte luzean barna. Zerbitzari lanetuak ikusten ziren nonahi, edari eta jaki erretiluekin geletan sartzen eta irteten. - Goazen hor aurrera- esan zien Dustyk, eta Primo Cellen egongela nagusira gidatu zituen. Areto ikaragarria bazen ere, altzari guztiak atera behar izan zituzten , festara gonbidatuko jendea kabituko bazen. Sabaiaren erdi-erdian, lanpara dilindari eskerga bat zegoen. Kristalezko milaka zatitxo zituen zintzilik, ihintz-tantakak bailiran. Laukote bat "I got you under my skin" jotzen ari zen. Musikarien aurretik igarotzean, Dustyk dantza-urrats jostari batzuk egin zituen eta kanpora irten zen, neska-mutikoak atzean zituela. by xabier martinez 1 Grupo 1 2 Grupo 2 3 Grupo 3 4 Grupo 4 5 Grupo 5 6 Grupo 6 7 Grupo 7 8 Grupo 8 9 Grupo 9 10 Grupo 10 atarte atondo zurubi mailadi isuri jariatu barna barne erretilu azpil kabitu eden eskerga alimale ihintz-tantaka garo-tantaka igarotzean igazi hedatzen banakatu