Irati eta Malen (sinonimoak)Online version IZATEA ETA EDERRA JASAN Ene begiak arras zabalik, urmael gardenak senide ni ederraren ohaide unibertsoaren ohatzean ni, orduei sekretu berriak ospatuz harriduraren jabe ni begiradaren estasi otzanean kreatzaile ni, izanari uherka berriak arruari harpe ez-sospetxatuak desestaltzen ni. Oldeak bere izpiluan du ene bitan izenaren izenak deitura berriak ditu berriro harriaren soinera makurtu naiz gauzakien hertzak beste behin ezagutu ditut galderei erantzunak eman dizkiet. Hits, mutu,kamuts zena ene hitz onartuan lerden bihurtu da, izanari oharmena erantsiz, poeta honek izadiaren baitan ederftasuna eraiki du. Harria,lurra, mendia, arbola, zentzuen lurrean, instantea betiraundez igurtzia begion arduran. horregatik da izakide poeta sufrearen sukarrarekin izakide poeta, mendian gora harrobietan ateratako katedralekin izakide poeta, agataren pitzadura bortitzarekin izakide poeta aizkoraren lehia eta trintxaren hortzarekn izakide poeta. Bere gogoa, logosa eta ezaguera naturaren soin nabarretan hedatuta, izate opakoa kontzientzia estetioko bezala autoahaztuta. by Irati Nafarrate Usandizaga 1 OHAIDE 2 OHATZEAN 3 OTZANEAN 4 HARPE 5 DESESTALDU 6 OLDEAK 7 HITS 8 UHERKA Maitale Maindire Oharmen oihartzunean oharpean bukaeran amultsuan barnean hotzean islada aitzulo arranpa desesperatzen irrikitan estalgabetzen jarrerak familiak lagunak herri-mina alai goibel auzo ibai musin