Matching Pairs Definizioak. Aro modernoko gizarteaOnline version Lotu ezazu aro modernoko gizartearekin lotutako hainbat kontzeptu bere definizioarekin. by Idoia Alkorta 1 Herriko apaizari jasotako uzten hamarrena ematen zitzaion zerga gisa apaizaren lansari moduan, hark herritarren arimaren alde otoitz egin zezan. 2 Maiorazkoak ez ziren anai-arrebek beren bizibidea abiatzeko jasotzen zuten dirua, altzariak edo lanabesak. Ezkontzen ziren alabei ere ematen zitzaien. 3 Lursail, baserri edo etxe bat errentan, alokairuan hartu duen pertsona. Beraz, ez zen lur-jabea edo etxejabea. 4 Pertsona baten odola eta bere arbasoena beste gutxiengo erlijiosoenekin (judu, mairu, agot) nahasi gabea denean. 5 Noble izaera aitortua zuten pertsona libreak, soldadutza eta zergetatik salbuetsiak eta eskubide politikoen jabeak. 6 Baserriaren edo etxearen jabeak eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zutenak. 7 Pertsona batek bere ondarearen zati bat edo ondare osoa beste pertsona bati doan ematea. 8 Familia baten oinordekoa edo premua. Berak jaso ohi zuen etxea eta familiaren ondarea, osorik. Gehienetan, seme zaharrena izaten zen. Kaparetasuna Maizterra Dohaintza Hamarrena Odol garbikoa Dotea Auzokoa Maiorazgoa