Matching Pairs Planeten ezaugarriakOnline version Ezaugarri bakoitza dagokion plantarekin lotu ezazu by Maider Mora Garcia 1 Artizarra 2 Urano 3 Merkurio 4 Marte 5 Saturno 6 Jupiter 7 Lurra 8 Neptuno Gasezko planeta da. Haren atmosferea haize ufada handiak sortzen dira, horregatik ematen du gainazaletik orrazi bat pasatu duela. Bere inguruan izotzez, hautsez eta zati harritsuz osaturik dagoen eraztuna dauka. 61 satelite dauzka. Gasezko planeta da, eguzkitik urrutien dagoena. Bere atmosferaten haizeak eguzki sistemako indartsuenak dira. Bere barnean metanozko geruza lodia gordetzen du. 14 satelite dauzka. Planeta harritsua da. Nukleo metalikoa ikaragarri handia du. Bere gainazala inpaktuko kraterrez beterik dago. Eguzkitik gertuen dagoena da eta bere tenperatura 420ºC eta 180ºC artean dago. Ez du atmosferarik. Ur likidoa eta bizia duen planeta bakarra da. Bere jarduera-geologikoa duen planeta harritsu bakarra da, baita bere gainazalean desplazatzen diren kontinenteak dituen planeta bakarra ere. Batazbesteko tenperatura 15ºCkoa da. Bere satelitea Ilargia da. Atmosfera batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua dago. Eguzkitik jasotzen duena baino energia gehiago ematen duen gasezko planeta da. Eguzki sistemako planeta handiena da. 63 satelite dauzka, eta horietako batean segur asko ur likidozko ozeano bat dago. Eguzki siteman bizi estralurtarrik egonez gero, Jupiterren egon daiteke NASAren ustez. Gasezko planeta da. Bere errotazio-ardatza orbitarekiko ia horizontala da. 84 urte behar ditu eguzkiari bira emateko, beraz harern polo inguruak 42 urte egoten dire argitan eta beste 42 ilunetan. Planeta honek 27 satelite dauzka. Eguzkitik hasita bigarren planeta da. Planeta Harritsua da. Gainerako planeten kontrako zentzuan egiten du errotazio-higidura. Bere tenperatua 465 ºCkoa da. Bere atmosfera oso trinkoa da, karn¡bono dioxidozkoa eta azido sulfurikozkoa Planeta harritsua da. Aspaldi aspaldian ozeanoak eduki zituen. Sumendi erraldoi bat du, Olinpo, 21 kmtako altuera duena. Oso atmosferea lausoa du, karbono dioxidozkoa. Bere batazbesteko tenperatura -55ºCkoa da eta bi satelite ditu.