Matching Pairs Atsotitzen esanahiaOnline version Lotu esaera zahar bakoitza bere esanahi edo azalpenarekin. by Nahiara Quintana Huarte 1 Gustuko bidean, aldaparik ez. 2 Jokoa ez da errenta 3 Azaroa bero, negua gero. 4 Berritu ala hil 5 Goiz gorri, arrats euri. 6 Begia begi truk 7 Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian. 8 A ze parea, karakola eta barea. 9 Zozoak beleari, ipurbeltz. 10 Elur urte, gari urte. 11 Usoak joan, sareak heda. 12 Bost zentimoko pupua, hamar zentimoko trapua. 13 Kalean uso, etxean otso. 14 Haizea nora, zapiak hara. 15 -Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez. -Urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta 4. 16 Dagoenean bonbon, ez dagoenean hor konpon. 17 Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. 18 Euskara bihotzean, baina erdara ezpainean. 19 Itsuen herrian, begibakarra alkate. Egunsentian zerua gorri badago, arratsaldea euritsua izango da. Janaria, dirua edo edozein gauza on dagoenean, primeran. Ez dagoenean, horrekin konformatu beharra dugu. Une bakoitzean interesatzen zaizunaren arabera, zure iritzia etengabe aldatzea. Berandu ematen den erantzuna edo irtenbideari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Gustoko duzun zerbait egiten duzunean, oztopoek ez zaituzte geldiaraziko. Askotan uste dugu besteena hobea dela, baina gerturatzen bagara, konturatuko gara ez duela zertan hobea izan. Berrikuntzarik erabiltzen edo egiten ez baduzu (zure bizitzan, etxean, negozioan...), atzean geratuko zara eta "desagertu" egingo zara. Okertu nahi ez bazara, hobe duzu gehiegi ez hitz egitea. Arazo edo ezbehar txiki bat dela eta, etengabe kexaka aritzea. Erreza da besteek egindako akatsak ikustea, baina gureak ikusi eta onartzea kosta egiten zaigu. Elur ugari egiten duen urtean, uzta oparoa izan omen da. Jokotik ez da irabazi garbirik ateratzen, batzuetan irabazten delako, baina beste askotan galdu egiten delako. Gezurrak erraz eta azkar harrapatzen dira. Azaroan bero egiten badu, negua datorrelaren seinale. Besteen aurrean irudi ona eman nahi izaten dugu, etxekoen aurrean, aldiz, alde iluna. Lidergoa erlatiboa da. Liderra izateak, ez du esan nahi bikaina zarenik. Mendekua hartzeari egiten dio erreferentzia; zuk zerbait txarra egiten badidazu, nik huraxe bera egingo dizut. Euskara maite arren, erderaz hitz egiteari egiten dio erreferentzia. Elkarrekin denbora pasatuz, antzeko ohiturak dituzten pertsonei esaten zaie