Soziolinguistika kontzeptuakOnline version Jarri ezazu definituriko kontzeptu soziolinguistiko bakoitza dagokion lerroan. by Asier Astigarraga 1 Soziolinguistikako kontzeptuak 2 Azalpenak Aldaera estandarra Hizkuntza minorizatua Hizkuntz ordezkapena (diglosia) Ama hizkuntza Hizkuntz komunitatea Kalko okerra Hiztun elebakarra Erabilera eremua Hizkuntza maioritarioa Hizkuntza ofiziala Komunitate batean prestigiozko funtzioak betetzeko hautatutako hizkuntz aldaera. hau da, eskolan, hedabideaetan, zientziaren eremuan zein administrazioan komunikatzeko erabiltzen den aldaera. Haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza, gehienetan gurasoengandik ikasia. Hizkuntza bat erabiltzen den esparrua edo gunea, hala nola: etxea, lagunartea, eskola, administrazioa, komunikabideak... Hizkuntza bera erabiltzen duten gizakiek osatutako taldea. Hizkuntza baten lekua beste batek hartzen duenean gertatzen den egoera, hiztunek baliorik emaen ez diotelako, edo behar sozial jakin batzuk betetzen ez dituelako, alde batera uzten dutenean. Hiztun asko duen hizkuntza. Botere politikoek errekonozitu gabeko hizkuntza izanik, hiztunek etxerako edo lagunarterako soilik gordetzen duten hizkuntza, erabilera eremu jasoetan estatuko hizkuntza nagusia erabiltzera behartuta Lege egoerari dagokionez, lurralde batean indarrean dagoen hizkuntza. Hizkuntza bakar bat ezagutu eta erabiltzen duen pertsona. Hizkuntza batean, inolako premiarik gabe, beste hizkuntza indartsu baten esaldiak edo moldeak erabiltzea.