Barrez lehertu eta malkoak sortzen zaizkit azkenean / bidali duzun txiste txar hori irakurtzen dudanean.
Irribarrea zabaldu eta bi begiak irekita / daukadan poza erakusteko emotikono polita.
Nire begiak bi bihotz dira konturatu al zara zu? / Ezin dezaket disimulatu maiteminduta naukazu.
Niretzat ere zerbait goxoa izaten duzu beti zuk / eta eguna alaitzearren muxu hau bidaltzen dizut.
Begiak erdi itxiak eta ahoa zuzen, serio / emotikono honek benetan triste nagoela dio.
Bi malko ibai bi begietan ahoa zabalik dela / adierazi nahian bezala hunkituta nagoela.
Begi batekin keinu bat eta mingaina dauka kanpoan / argi uzteko ziria sartu dizudala oraingoan.
Ahoa beherantz okertu eta gorri-gorri aurpegia / zerbaitegatik oso haserre nagoela alegia.