EmotikonoakOnline version Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu. Ea dagokion aurpegia klikatzen dugun! by Bertsoikasgela.eus bertso jolasak 1 Barrez lehertu eta malkoak sortzen zaizkit azkenean / bidali duzun txiste txar hori irakurtzen dudanean. 2 Irribarrea zabaldu eta bi begiak irekita / daukadan poza erakusteko emotikono polita. 3 Nire begiak bi bihotz dira konturatu al zara zu? / Ezin dezaket disimulatu maiteminduta naukazu. 4 Niretzat ere zerbait goxoa izaten duzu beti zuk / eta eguna alaitzearren muxu hau bidaltzen dizut. 5 Begiak erdi itxiak eta ahoa zuzen, serio / emotikono honek benetan triste nagoela dio. 6 Bi malko ibai bi begietan ahoa zabalik dela / adierazi nahian bezala hunkituta nagoela. 7 Begi batekin keinu bat eta mingaina dauka kanpoan / argi uzteko ziria sartu dizudala oraingoan. 8 Ahoa beherantz okertu eta gorri-gorri aurpegia / zerbaitegatik oso haserre nagoela alegia.