Matching Pairs DBH4.1 AtsotitzakOnline version Atsotitzak eta euren esanahiak elkartuko ditugu. by Cristina Mujika 1 "Kalean uso, etxean uso" 2 "Herriz aldatzea, zaharraren heriotza" 3 "Herria jendearentzat, eta ez jendea herriarentzat" 4 "Aginterik ez den herrian, nahasmendua" 5 "Herri txikian, borroka handiak" 6 "Haitzean jaioak, haitzera nahi" Kalean, etxetik kanpo, modu on batean jokatzen duela, formal eta ona; etxean, aldiz, oso txarto portatzen den pertsonari esaten zaio. Politikan, etxean, gelan, edozein lekutan agintzen edo gauzak antolatzen dituzten pertsonak egon behar dira. Adineko pertsonek herrian bizi nahi dutela eta beti egin badute oso zaila egiten zaie handik joatea, batez ere, zaharrak badira. Handik eramaten badituzu, oso txarto pasatuko dutela eta asko kostatuko zaiela beste leku batean bizitzera ohitzea. Politikariek harriaren alde egin behar dutela lan, ez da inoiz haiek aberasteko modurik izan behar; guztion onerako egin behar dutela lan beti. Herri txikietan jendeak oso ondo ezagutzen du elkar eta haien artean liskarrak eta inbidia handiak egoten dira. Herrimina, jaio garen lekura itzuli nahi dugula, batez ere, kanpoan bizi izan bagara.