Matching Pairs Euskal mitologiaOnline version Ea pertsonai hauek zeintzuk diren asmatzen dituzuen. by Iurgi Belauste 1 Jainko honek animaliak zaindu eta akelarreak antolatzen ditu. 2 Dama dotore eta ederra da, jenio guztien ama alegia. Etxe asko ditu, gure mendieetako leizeetan, hala nola, Anboton, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. 3 Akelarreetan parte hartzen zuten emakume hauek. 4 Erreka zuloetan egoten dira urrezko orraziaz ilea orrazten. Hankak ahateenak bezalakoak izaten dituzte eta gizakiak liluratuta uzten dituzte. Kostaldeko herrietan ordea, gerritik behera arrain itxura dute. 5 Basoan bizi da, gorpuzkera handikoa. Iletsua da eta bizarra lurreraino iristen zaio. 6 Izaki txiki eta bihurriak dira. 7 Mikelatz eta Atarrabiren aita da. Suge edo herensuge itxura hartu dezake. 8 Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Basoan dauden haitzuloetan bizi da eta gazteak hartu eta jan egiten ditu. 9 Izaki erraldoiak dira, harri handiak mugi ditzaketelarik.