lanbideakOnline version Lanbide motak ezagutu, ondoren jolasak egin ahal izateko! by Nagore Les 1 ALBAITARI Animali zaurituak edota gaixoak diagnostikatzen eta sendatzen lan egiten duen pertsona da. 2 ARRAIN-SALTZAILE Arraina saltzen duen pertsona. 3 AROTZ / ZURGIN Zura lantzen duen langilea da, altzariak eta zurezko beste objektuak egiten dituena. Lanbidea zurgintza edo arotzeria da. 4 ARTZAIN Ganadua naturan hazten, gidatzen eta zaintzen lan egiten duen pertsona da. 5 BERTSOLARI Euskaraz bertsoak inprobisatzen dituen pertsona da. Bakarkako lanak egiten badituzte ere askotan bikoteka ere aritzen dira, bertsoak alternatiboki abesten direlarik.Bertsolariek plaza askotan parte hartzen dute, modu informalagoan herriko jaietan edo bertso-afarietan, edo era formalean herrialde zein nazio mailako txapelketetan. 6 FRUTA-SALTZAILE Fruta saltzen duen pertsona da. 7 HARAKIN Haragia saltzen duen pertsona da. 8 ILEAPAINTZAILE Ilea apaintzen lan egiten duen pertsona da. 9 JOSTUNA Arropa josten lan egiten duen pertsona da. 10 KAZETARI Kazetariak prentsa idatzian, irratian, telebistan edo komunikabide digitaletan egin dezake lan. Informazio interesgarri bat bilatu, ikertu, iritzi desberdinak hartu, laburtu eta argitaratzen du. Kazetariek euren artikuluak egiten dituzte, idatziz, ahoz edo grafikoki. 11 KUTXAZAIN Denda bateko kutxazaina erosketa batengatik ordaindu beharreko zenbatekoa gehitzeko arduraduna da, kontsumitzailea zenbateko hori kobratzen du eta ondoren emandako produktuentzako edo zerbitzuetarako ordainketa biltzeko arduraduna da. 12 LOREZAIN Lorategiak zaintzen lan egiten duen pertsona da. 13 NEKAZARI Lurra lantzen lan egiten duen pertsona da. 14 OKIN Ogia ekoizten lan egiten duen pertsona da. 15 UDALTZAIN Herri edo hiri bateko polizia da. 5000 biztanle baino gehiago duten herri edo hiriek Udaltzaingo taldea osa dezakete. 16 ZERBITZARI Taberna edo jatetxe bateko bezeroei janaria eta edariak zerbitzatzen lan egiten duena da.