Matching Pairs Animalia ornogabeen ezaugarriak Online version Animalia ornogabeak taldeetan sailkatzen ditugu antzeko ezaugarriak dituztelako. Ezaugarri horiek ezagutuko ditugu. by Amaia Azpiroz Artano 1 Gorputz biguna, luzanga eta zapala dute. Espezie gehienak parasitoak dira, baina badaude uretakoak aske bizi direnak. 2 Gorputz biguna, luzanga, zilindrikoa, eta eraztunetan banatua. Hankarik ez dute. Badira bai lehorrekoak eta bai uretakoak. 3 6 hanka artikulatuak; Gorputzean burua, toraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak (2 antena), aho espezializatua, bi begi handi konposatuak eta zenbait begi bakun dituzte. 4 Bururik gabeko animaliak dira, eta gorputza arantzaz edo plaka gogorrez estalia dute. Itsasokoak dira. 5 Gorputz biguna, zaku formakoa, eta ahoa garroz inguratua. Espezie gehienak itsasokoak dira. 6 Gorputz biguna eta zilindrikoa, mehea, ez dute eraztunik. Uretan eta lehorrean aske bizi dira, baina espezie batzuk parasitoak dira. 7 Hanka artikulatuak, asko dituzte; Gorputza luzanga, enborra eta burua bereizten dira. Antenadunak dira (2 antena). 8 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (ez zaie antzematen), masa biszerala eta oina (txikia, aizkora formakoa). Bi piezako maskorra dute. 9 Gorputza poroz estalia dute eta itsas hondoan finko bizi dira. 10 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua, bi begi handi dituzte), masa biszerala luzatuta eta oina (garro bilakatuta ahoaren inguruan). Ezaugarri nagusia bentosadun garroak dituztela buruan. 11 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua), masa biszerala eta oina (nahiko handia). Pieza bakarreko maskorra dute (barea salbu). 12 8 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenarik gabeak dira. 13 10 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak dira (4 antena). ARTROPODOAK INTSEKTUAK KNIDARIOAK EKINODERMOAK ARTROPODOAK MIRIAPODOAK ARTROPODOAK ARAKNIDOAK ARTROPODOAK KRUSTAZEOAK ANELIDOAK MOLUSKUAK ZEFALOPODOAK PLATIHELMINTEAK NEMATODOAK MOLUSKUAK GASTEROPODOAK PORIFEROAK MOLUSKUAK BIBALBIOAK