Agustin HiponakoaOnline version Hurrengo testan San Agustini buruzko zenbait galdera ageri dira. by Sheila Fernandez Alonso 1 Ontologiari dagokionez a Dualista da, materia gabeko eta materialazko mundua bereizten ditu. b Monista da, mundu adigarria errealitatea dela esaten du c Monista da, mundu sentigarria errealitatea dela adierazten du. d Dualista da, bi mundu adigarri bereizten ditu 2 Zer da Jainkoa? a Izaki aldakorra, inperfektua b Izaki aldakorra, perfektua c Izaki guztiz ona d Izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona eta justua 3 Zein argudio erabiltzen du Jainkoaren existentzia frogatzeko? a Argudio zientifikoa b Argudio morala c Argudio gnoseologikoa, kosmologikoa eta konsensoarena d Ez du argudiorik erabiltzen 4 Zer esan nahi du argudio gnoseologikoak? a Egia existitzen denez eta Jainkoa egiaren funtsa denez, existitzen da. b Jainkoa faltsuaren funtsa da. c Pertsona guztiok onartzen dugu existitzen dela d Era guztietako izakiak existitzen direnez, Jainkoa ere bai 5 Zer dio argudio kosmologikoak? a Betierekoa denez, existitzen dela. b Jainkoak unibertsoa sortu du. c Gizakiak ezin dezake aurki zoriontasuna mundu honetan, hortaz, Jainkoarengana jo behar du. d Zoriontasuna mundu honetan aurkitu behar dugu 6 Zer esan nahi du konsensoaren argudioak? a Gizaki guztiok onartzen dugu Jainkoa sortzailea dela b Argudio hau aurreko bien nahastea da c Aurreko biak faltsuak dira d Aurreko hirurak egiazkoak dira 7 Non daude islaturik ideia eredugarriak? a Mundu adigarrian b Mundu sentikorran c Jainkoan d Gizakiongan 8 Nork jarri ditu gure baitan ideia eredugarriak? a Jesusek b San Agustinek c Jainkoak d Aurreko hirurak egiazkoak dira 9 Zertan oinarrituta daude ideia eredugarriak? a Existitzean b Izatean c Jainkoan d Gizakiongan 10 Antropologiari dagokionez, zein da zuzena? a Monista da, gorputza arima da b Dualista da, arima eta gorputza daukagu c Monista da, gorputza daukagu d Ez du ezer esatekorik antropologiari dagokionez 11 Zein da zuzena? a Arima eta gorputza hilezkorrak dira b Arima eta gorputza hilkorrak dira c Arima hilkorra da eta gorputza hilezkorra d Arima hilezkorra da eta gorputza hilkorra 12 Arima zergatik da hilezkorra? a Jankotik sortua delako b Gizakiak sortu duelako c Gizaki guztiok pentsatzen dutelako d Tradizioak esaten duelako 13 Zergatik arima garrantzitsua da? a Gezurra da, arimak ez du garrantziarik Agustinentzat b Arimak gorputza pizten, zaintzen eta gobernatzen duelako c Betierekoa delako d Jatorrizko bekatua duelako 14 Zer da benetako zoriontasuna? a Egia osoaz jabetzea, hau da, Jainkoaz b Plazerraren eta jakinduriaren arteko oreka c Zoriontasun partziala d Ez da eudomonista 15 Askeak izateko, zer behar dugu? a Argitzapena b Gure adimena c Filosofo gobernatzailea d Jainkoaren grazia 16 Ezagutzari dagokionez, non dago egia? a Ideien munduan b Mundu sentikorran c Gure barnean d Aurreko hirurak egiazkoak dira 17 Zer behar dugu ezagutzeko? a Jainkoaren grazia b Jainkoaren argialdia c Adimena d Mundu adigarria 18 Zer dio argialdiaren doktrinak? a Arimak eta gorputzak ezagutzen dute egia b Gorputzak ezagutzen du egia c Arimak ezin dezake ezagutu d Arimak ezagutu ditzake egia aldaezinak diren objetuak 19 Zenbat egi daude berarentzat? a 2, bi munduei dagokionez b Bat bakarra, hau da, Jainkoa c Bakoitzak bere egia auirkitu behar du bere barnean d Ez dago egirik 20 Noren eragina da nabaria San Agustinengan? a Descartesena b Aristotelesena c Sofistena d Platonena