2. GAIA: STOCK KUDEAKETAOnline version Berrikuste testa by Vr Rodriguez 1 Zer da Stock fisikoa? a Salmenta-aurreikuspen hoberenei erantzun eta aldi berean biltegian inbertitutako kapitalaren errentagarritasuna hobetzeko erabiltzen da. b Produktuek, salgaiek edo materialek osatzen dute, eta enpresaren jabetza osatzeaz gain, biltegian gune zehatza behar dute. c Enpresaren jabetzako produktuak dira, eta hainbat egoeratan egon daitezke (biltegian, garraio bidean, ekoizpen prozesuan…) d Denak zuzenak dira. 2 Nola deitzen zaio ez usteko eskaera bati edo hornitzailearen entrega epean atzerapen bat ematen denerako eratzen den stockari? a Segurtasun stocka b Zikloko stocka c Stock fisikoa d Stock ekonomikoa 3 Nola deitzen zaio bete beharreko beharrizanak asetzeko gai ez diren produktu zahar nahiz berriek osatzen duten stockari. a Igarotze stocka b Stock hila c Berreskuratze stocka d Espekulazio-stocka 4 Zertarako balio du zikloko stockak: a Urtaroko aurreikusitako salmenta- igoerari aurre egiteko b Bi hornikuntzen arteko eskaera arruntari aurre egiteko c Beharrizanak sortu aurretik eratzen da, aurreikusitako eskaera, hornikuntza edo prezio aldaketei aurre egiteko. d Hornikuntza epean ezusteko batengatik izakinik gabe ez geratzeko eratzen da. 5 Stock kudeaketan eragiten duen aldagai bat da: a Hornitzaileei eskaintzen diogun zerbitzu maila b Denboraldi zehatz bakoitzaren salmenta aurreikuspenak c Kudeaketaren eta biltegiratutako izakinen kostuak d b eta c zuzenak dira 6 Erakusketa stocka: a Guztizko stocka edo stock maximoan ez da sartzen b Guztizko stocka edo stock maximoa osatzen du c Segurtasun stockaren parte bat da d Denak okerrak dira 7 Salmenta aurreikuspenak errealistak izan daitezen, zer faktoreak EZ dugu kontuan hartu behar? a Aurreko denboraldietako salmenten eboluzioa. b Merkatuaren egoera orokorra. c Lehiaren eboluzioa. d Bezeroei eskaintzen diegun zerbitzu maila. 8 Errotazio altua denean zer esan nahi du? a Produktuak erritmo baxuarekin berrizten direla b Produktuak erritmo altuarekin berrizten direla c Bezeroei eskaintzen diegun zerbitzu maila altua dela. d Denak okerrak dira 9 Zer da enpresa baten batez besteko heltze aroa (BHA): a Produktu naturalek zenbat denbora igaro behar duten biltegian helduak izateko b Zenbat aldiz berreskuratzen den izakinetan inbertitutako dirua. c Zenbat denbora igarotzen den enpresak inbertitutako dirua berreskuratu arte. d b eta c zuzenak dira. 10 Zer da enpresa baten batez besteko heltze aro finantzarioa (BAF): a Hornitzaileei ordaindu arte igarotzen den denbora b Hornitzaileekiko batez besteko saldoak edo kredituak c Zenbat denbora pasatzen den bezeroen fakturak kobratzen ditugunetik gure hornitzaileei ordaindu arte. d Denak okerrak dira