TABAKOA: MITOAK APURTZENOnline version "Gezurra ala egia" motako galdetegi batekin, tabakoaren inguruan dauden mito eta errealitateak landu egingo ditugu. by Etorkintza Elkargoa Fundación Etorkintza 1 Tabakoa sustantzia depresore bat da eta erretzeak erlaxatzen du a Egia b Gezurra 2 Erretzeak argaltzen du a Egia b Gezurra 3 Gazte gehienek erretzen dute a Egia b Gezurra 4 Tabakoak menpekotasun fisikoa sortzen du bakarrik a Egia b Gezurra 5 Esmalte-kentzekoa, intsektizida edo arkakusoak hiltzeko sustantziak topa ditzakegu tabakoan a Egia b Gezurra 6 Minbizia, bihotzeko arazoak, kataratak, inpotentzia sexuala… arrisku errealak dira erretzen badugu. a Egia b Gezurra 7 Ingurumeneko kutsadura tabakoa baino kaltegarriagoa da a Egia b Gezurra 8 Tabakoaren kea auto eta lantegietako keak baino gehiago kutsatzen du. a Egia b Gezurra 9 Erretzaile pasiboarena, tabako kontsumoaren legeak zorrozteko sortu den mito bat da a Egia b Gezurra 10 Azaleko zauriak sendatzeko denbora luzatzen da a Egia b Gezurra 11 Bere onuren artean, nikotinak kontzentrazioa errezten du eta oroimena aktibatzen du a Egia b Gezurra 12 Arriskuak onurak baino handiagoak direla baieztatu ahal da a Egia b Gezurra Azalpena 1 Tabakoa sustantzia estimulatzaile bat da; nikotinak maila fisikoan, bihotza eta arnasaren erritmoak azkartzen ditu baita presio arteriala igo ere 2 Erretzeak ez du argaltzen, baina tabakoa uzterakoan, kilo batzuk lortu ahal dira, zeren eta abstinentzia sindromea eta antsietatea txikitzeko, gehiegi jatea normala da; beste alde batetik, tabakoak organismoa bizkortzen du eta energia kontsumoa handiagoa da erretzerakoan. 3 Gazteek gehien kontsumitzen duten sustantzia alkohola da; bestalde, erretzen duen biztanleriaren kopurua jaitsi egin da eta emakumeak gizonak baino gehiago erretzen dute (estatu mailan). 4 Tabakoak menpekotasun psikologiko eta funtzionala ere sortzen ditu; egia esanez, tabakoa uzterakoan gehien kostatzen diren zigarroak, egunaren parte edo funtzio bati lotuta daudenak izaten dira 5 Horietako batzuk metropenoa, arsenikoa edo azetona dira. Gainera, arratoi-pozoian aurkitzen diren sustantziak (fosforoa) edo gas-kameretan erabilitako pozoia (higrogeno ziaunuroa) topatu ditzakegu ere. 6 Eragin kaltegarrietako batzuk baino ez dira 7 Ikerketen arabera, minbizia daukaten pertsonen artean 0a tabakoagatik da eta * bakarrik ingurumeneko kutsaduragatik. 8 Tabako kearen sustantzia toxiko batzuen kontzentrazioak, internazionalki adostutako mailak 400 aldi baino gehiago gainditzen ditu. 9 Erretzen duten pertsonek ez diote beraien buruari soilik kalte egiten, baizik eta inguruan dauden pertsonei ere, inguruan geratzen den kea arnasten dutelako erretzaile pasibo bihurtuz. 10 Bai, nikotinak organismoaren C vitamina kopurua jaizten duelako 11 Efektu horiek ditu 12 arriskuak eta onurak balantza batean jartzen baditugu, arriskuak pisu gehiago eukiko dute ziur