SMI LH4 Eguraldia eta klimaOnline version Eguraldia, klima, atmosfera... by Sara Iñiguez Del Val 1 Zer da atmosfera? a Lurra inguratzen duen ur-geruza da atmosfera. b Lurra inguratzen duen aire-geruza da atmosfera. c Lurraren zati solidoa da atmosfera. 2 Zerez osatuta dago atmosfera? a Hainbat gasez osatuta dago. b Gas batez osatuta dago. c Harriz eta gasez dago osatuta. 3 Zeintzuk dira gas ugarienak? a Nitrogenoa eta hidrogenoa dira. b Hidrogenoa eta oxigenoa dira. c Nitrogenoa eta oxigenoa dira. 4 Nolakoa da atmosfera? a Ez da uniformea. b Uniformea da. c Handia eta zabala da. 5 Zenbait geruza bereizten ditugu atmosferan? a 1 b 2 c 3 d 4 6 Non sortzen dira fenomeno atmosferikoak? a Kanpoko geruzetan b Estratosferan c Troposferan d Ez dira sortzen. 7 Zein da Lurretik gertu dagoen geruza? a Estratosfera b Mesosfera c Troposfera d Kanpoko geruza 8 Non dago ozono-geruza? a Estratosferan b Troposferan c Kanpoko geruzetan d Mesosferan 9 Zein da troposferaren gaineko geruza? a Estratosfera b Mesosfera c Troposfera d Kanpoko geruza bat 10 Zer da eguraldia? a Leku bateko atmosferaren egoera da eguraldia. b Leku eta une jakin bateko atmosferaren egoera da eguraldia. c Une jakin bateko atmosferaren egoera da eguraldia. d Atmosferaren egoera da eguraldia. 11 Airearen tenperatura neurtzen du. a Plubiometroa b Anemometroa c Termometroa d Haize-orratza 12 Haizearen abiadura neurtzen du. a Anemometroa b Termometroa c Plubiometroa d Haize-orratza 13 Haizearen norabidea adierazten du. a Anemometroa b Termometroa c Plubiometroa d Haize-orratza 14 Egunero erortzen diren prezipitazioak neurtzen ditu. a Termometroa b Anemometroa c Plubiometroa d Haize-orratza 15 Zer klima daude Espainian? a Mediterraneoa, mendikoa eta ozeanikoa. b Ozeanikoa, mediterraneoa, subtropikala eta mendikoa. c Ozeanikoa eta mendikoa. d Mendikoa, mediterraneoa eta subtropikala. 16 Zer da klima? a Klima deritzo eskualde batean egun batean dauden baldintza atmosferikoen multzoari. b Leku batean dagoen eguraldia. c Klima deritzo eskualde batean urte askoan dauden baldintza atmosferikoen multzoari. 17 Zeintzuk dira munduko klimak? a Klima beroak eta epelak. b Klima beroak, epelak eta hotzak. c Klima hotzak eta beroak. 18 Zeintzuk dira klimaren faktoreak? a Ekuatorearekiko gertutasuna eta beste faktore batzuk. b Ekuatorearekiko gertutasuna eta klimak. c Ekuatorearekiko gertutasuna eta eguraldiak. d Klimak, eguraldiak eta beste faktore batzuk.