ZIRKULAZIO APARATUAOnline version Zein da erantzun zuzena? by Jone Ugarte 1 Zein da zirkulazio-aparatuaren funtzioa? a Gorputzeko atal guztiei bizitza ematea, oxigenoa eta mantenugaiak garraiatuz. b Gorputza eustea eta forma ematea. c Bihotza ponpatzea. d Gure gorputza bero mantentzea. 2 Zeintzuk dira zirkulazio aparatuaren atal garrantzitsuenak? a Plaketak, plasma, globulu gorriak eta globulu zuriak. b Hezurrak eta muskuluak. c Bihotza, odola eta odol-hodiak. d Bronkioak eta bronkioloak. 3 Zeintzuk dira bihotzaren mugimenduak? a Gora eta behera. b Uzkurtzea eta erlaxatzea. c Aurikulua eta bentrikulua d Sistolea eta diastolea. 4 Zeintzuk dira bihotzaren bi barrunbeak? a Aurikulua eta bentrikulua. b Arteria eta zainak. c Globulu gorriak eta globulu zuriak. d Bronkioak eta bronkioloak. 5 Zer da odola? a Muskulu bat da. b Gure gorputzeko atal guztietatik garraiatzen den likidoa da. c Gure gorputzeko organo bat da. d Globulu gorriez bakarrik osatuta dagoen likido gorria. 6 Zeintzuk dira odolaren osagaiak? a Plaketak, plasma, aurikuluak eta bentrikuluak. b Globulu zuriak, globulu berdeak, plaketak eta plasma. c Globulu gorriak, globulu zuriak, plaketak eta bihotza. d Globulu gorriak, globulu zuriak, plaketak eta plasma. 7 Nondik garraiatzen da odola? a Trakeatik, bronkioetatik eta bronkioloetatik. b Arteria, zaina eta kapilarretatik c Arteria eta zainetatik. d Azaletik. 8 Odolaren zein osagai arduratzen da odolaren koagulazioaz (zauriak ixteaz)? a Globulu gorriak. b Globulu zuriak. c Plaketak. d Plasma.