5. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAKOnline version 5. gaian ikusitako alderdi teorikoa landuko dugu galdetegi honekin. by Nerea Aranberri Otegi 1 Zer gertatu da irudian? Zergatik? Respuesta escrita 2 Zer gertatu da irudian? Zergatik? Respuesta escrita 3 Aukeratu erantzun zuzena: a Iltze bat uretan sartu eta egun batzuetan hor utzita, aldaketa fisiko bat gertatzen da, iltzearen izaera ez baita aldatzen. b Erreaktibo kimikoen molekulek elkarren artean talka egiten dutenean atomoen arteko loturak hautsi daitezke. c Elementu jakin baten MOL BATEAN 6,022 x 10^23 molekula daude. d Erreakzioa gertatu aurretik eta ondoren, atomoak ez dute beti berdinak izan beharrik, substantzia berriak eratzen baitira. 4 Alboko irudiari begiratuta, esan zuzena edo okerra den ondorengo esaldia eta okerra bada, ARRAZOITU. "Erreakzio kimikoa abiadura handiarekin gertatuko da". Respuesta escrita 5 Zenbait sendagai hozkailuan gorde behar dira. Zergatik? Respuesta escrita 6 Zenbait sendagai, pilulen ordez, hauts modura aurkezten dira. Zer lortu nahi da horrekin? Respuesta escrita 7 80 g oxigenok (O2) behar adina hidrogenorekin (H2) erreakzionatu dute. Zer ur masa (H2O) lortuko da? a 80 g b 160 g c 90 g d 100 g 8 Aukeratu erantzun zuzena: a Aldaketa fisikok dira esaterako, ura lurruntzea eta euri azidoa egitea. b Izaki bizidunen metabolismoan errekuntza erreakzioak energia sortzeko soilik erabiltzen dira. c Edozein substantziaren MOL BAT 22,4 L dira baldintza guztietan. d Ekuazio kimikoen bi ataletan mota bakoitzeko atomo kopuru bera egon dadin (eta masaren kontserbazio legea bete dadin), ekuazio kimikoak doitu egin behar dira. 9 Doitu ondorengo ekuazioa: K(s) + H2O(l) → KOH(aq) + H2(g) Respuesta escrita 10 Doitu ondorengo ekuazioa: H2S(g) + O2(g) → H2O(l) + S8(s) Respuesta escrita 11 Artizarreko tenperatura handiagoa da Merkuriokoa baino, Eguzkitik urrunago badago ere. Nola azaldu dezakezu hori? Respuesta escrita 12 Zein erreaktibo agertzen da beti errekuntza erreakzioetan? Eta ze produktu lortzen dira beti hidrokarburoak erretzean? Respuesta escrita 13 48 g karbonok oxigenoarekin erreakzionatzen duenean, 176 g karbono dioxido sortzen dira. Zer oxigeno kantitatek erreakzionatu du? Ze lege betetzen da? Respuesta escrita 14 Zer ikus dezakezu ondorengo ekuazio kimikoan? 2 KI(aq) + Br2(l) → 2 KBr(aq) + 2 HI(s) AZALDU. Respuesta escrita 15 Zein kasutan gertatuko erreakzioa azkarrago, ezkerreko kasuan edo eskuinekoan? ARRAZOITU ZURE ERANTZUNA. Respuesta escrita 16 Suposatu irudiko iltze guztiak tamaina berdina dutela (burdinez osatuta daude). Zer esan dezakezu horien masari buruz (masa berdina izango dute, zeinek handiagoa, zeinek txikiagoa,...). ZERGATIK? Respuesta escrita 17 Aukeratu erantzun zuzena: a Elementu guztien atomoak elkarren berdinak dira. b Katalizatzaileak erreakzio kimikoen abiadura txikitzeko substantziak dira. Horiei esker, elikagaiak luzaroago kontserbatu daitezke. c Hezetasunak oxidazio prozesuak areagotzen ditu. d CFCak eta sufre oxidoak erabiltzearen ondorioz, ozono geruza txikitzen ari da, Eguzkitiko erradiazioa lurrera iristea ahalbidetuz. 18 Osatu honako berdintza hau: 1 mol H2SO4 = ................................................. molekula H2SO4 = ...................................... g H2SO4 Respuesta escrita 19 Osatu honako berdintza: 1 mol NaCl = ........................................atomo NaCl --> Masa molekularra (NaCl) =........................ Respuesta escrita 20 Sodioari (Na) buruz hitz egitean honakoa baiezta dezakegu (aukeratu erantzun zuzenak): Escoge una o varias respuestas a Bere masa molekularra 23 u da. b Elementu bat denez, ez du masa molarrik. c Sodioaren mol batean 1 x 6,022 x 10^23 atomo sodio daude. d Laborategian 6,022 x 10^23 atomo sodio hartu nahiko bagenitu, 23 g sodio hartu beharko genituzke.