Erantzun zuzena aukeratuOnline version Erremintei buruzko galdera sorta by Teknologiarako Teknologiarako 1 Zein erreminta(k) erabiliko zen(it)u(z)ke egurran zulo bat egiteko? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Ginbaleta b Mailua c Konpasa d Zulagailua 2 Zertarako erabiliko dugu tornuzila? a Piezak heltzeko. b Piezak puskatzeko. c Zuloak egiteko. d Neurtzeko. 3 Zein erreminta motatan kokatzen dugu barautsa bat? Zertarako? Erantzun idatzia 4 Aukeratu zulo bat egiteko prozesu zuzena adierazten duen erantzuna: a Lixatu, karrakatu, zulatu eta markatu. b Marraztu, lixatu eta karrakatu. c Markatu, zulatu eta lixatu. d Pintatu, zulatu eta marraztu. 5 Torloju bat estutu nahi badugu, ondorengo erremintetatik zein erabiliko zenuke? a Bihurkina b Mailua c Mazoa d Sarjenta 6 Zertarako erabiliko duzu sarjenta? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Pieza bat mekanizatu behar dudanean segurtasunez mekanizatu ahal izateko. b Taldekide guztiei aginduak emateko. c Iltzeak kolpeka sartzeko egurra gogorra dagoenean. d Kola lehortu arte pieza ezberdinak lotuta eduki ahal izateko.