Hiruko erregela bidez ebatziko dira buruketak.
1
Jantziak egiten dituzten lantegi batean 5 880 soineko egin dituzte 21 egu- nean. Produkzio erritmo horri eutsiz gero, zenbat soineko egingo dituzte hurrengo 15 egunetan?
2
Kilo bat eta berrehun gramoko bisigua 14,40 € kostatu zaigu. Zenbat kos- tatuko zaigu zortziehun gramoko beste bisigu bat?
3
Etxe bateko planoan, egongelak 10 cm ditu luzeran, eta 7 cm, zabaleran. Benetan gelaren luzera 5 m bada, zenbat da zabalera?
4
Lineako autobus batek, 80 km/h-ko abiaduran joanda, 25 minutu behar di- tu bi herriren arteko bidea egiteko. Zenbat denboran egingo du 100 km/h-koan badoa?
5
Elkarrengandik 85 km-ra dauden A eta B hiriak, 34 cm-ra ageri dira pla- no batean adierazita. Zer distantzia egongo da benetan M eta N beste bi hiriren artean, planoan 12 cm-ra badaude?
6
Ur-depositu jakin batekin, 20 zaldiri 15 egunetan ematen diegu edaten. Zenbat egunerako ura izango genuke, 8 zaldi salduz gero?
7
Minutuko 12 litro ematen dituen txorrota batek hiru ordu laurden behar izan ditu depositu bat betetzeko. Zer emari izan beharko luke txorrotak, depositu bera 20 minutuan betetzeko?
8
Bi lagunek negozio bat jarri dute martxan. Batek 20 000 € jarri ditu eta, besteak, 15 000 €. Aldea orekatzeko, bakoitzak jarri duen diruarekiko alderantziz- ko proportzioa duen lanordu kopurua egingo du. Lehenengoak egunean 3 ordu egiten baditu, zenbat egin beharko ditu bigarre- nak?
9
Jantziak egiten dituzten lantegi batean 5 880 soineko egin dituzte 21 egu- nean. Produkzio erritmo horri eutsiz gero, zenbat soineko egingo dituzte hurrengo 15 egunetan?
10
Kilo bat eta berrehun gramoko bisigua 14,40 € kostatu zaigu. Zenbat kos- tatuko zaigu zortziehun gramoko beste bisigu bat?
|