Energia motak eta zentraleakOnline version Test honetan energia ekoizpenaren zenbait gai aztertuko ditugu, zentrale motak etab. by HERNAN BADIOLA ARNEDO 1 Zeintzuk dira energia mota berriztagarriak? a Eolikoa, hidroelektrikoa, ziklo konbinatua b Eolikoa, eguzki energia termikoa, nuklearra c Eolikoa, mareomotriza, eguzki energi termikoa d Hidroelektrikoa, olatuen energia, ohiko termikoa 2 Zergatik galtzen da elektrizitatea garraioan? a Garraiatzeko intentsitatea handitzen delako b Garraiatzeko tentsioa txikitzen delako c Kableetan ez delako isolatzen ondo d Kableak berotzen direlako 3 Zeintzuk ohiko zentrale termikoak? a Erregai fosilen zentraleak, eguzki energia fototermikoa, geotermikoa b Nuklearra, ziklo konbinatua, erregai fosilen zentralak c Nuklearra, eguzki energia termikoa, erregai fosilen zentraleak d Ikatzezko zentralea, nuklearra, fuel-oilezko zentralea 4 Turbina-alternadore multzoan.... a Turbinak elektrizitatea sortzen du b Alternadoreak turbina mugiarazten du eta azken honek elektrizitatea sortzen du c Lurrunak alternadorea mugiarazten du d Lurrunak turbina mugiarazten du eta azken honek alternadorea mugiarazten du 5 Zein da araldaketa estazioen eginkizuna edo funtzioa? a Zentralaren ondoan tentsioa igotzea b Zentralaren ondoan tentsioa jeistea c Hirien sarreran tentsioa handitzea d Hirien ondoan intentsitatea jeistea 6 Nola deitzen da lurruna ur likidoa bihurtzen duen gailua? a Alternadorea b Lurrungailua c Kondentsadorea d Transformadorea 7 Esan zeintzuk diren ur likido eta lurrunaren zirkuituaren barruan dauden elementuak ohiko zentrale termikoetan a Turbina, alternadorea, galdara b Turbina, transformadorea, galdara c Galdara, turbina, kondentsadorea d Kondentsadorea, hozteko dorrea, turbina 8 Zein da eguzki energia termikoa eta fotovoltaikoaren arteko desberdintasun bat? a Lehenengoan energia beroa bihurtzen da eta bigarrenean zuzenean elektrizitatea bihurtzen da b Azkenean energia beroa bihurtzen da eta lehenengoan zuzenean elektrizitatea bihurtzen da c Termikoan ez dira kutsatzailerik sortzen eta fotovoltaikoan bai d Termikoan alderanzgailua behar da eta fotovoltaikoan heliostatoak 9 Nola deitzen da korronte zuzena korronte alternoa bihurtzeko gailua? a Alternadorea b Turbina c Alderanzgailua d Bateria 10 Zein da txikienetik handienera eguzki fotovoltaikoen elementuen izenak? a Zelula panela modulua adarra parkea b Zelula modulua panela adarra parkea c Panela modulua zelula adarra parkea d Modulua zelula panela adarra parkea